BARAKALDO. Hasi berri den urtearen lehenengo hiruhilekorako programazioa aurkeztu egin du Giltzarrik. Barakaldoko Udalaren aisia hezitzailerako eta gazteen partaidetzarako udal-zerbitzuak 'Aktiba zaitez!' izeneko programa jarri du martxan, ekintzaz beterik datorrena.
"Gazteak berriz ere elkartzeko eta jarduerari berriro ekiteko ekimenak eskatzen ari dira, Covid-19aren aurkako segurtasun-neurri berriak kontuan hartuta; horregatik, Aktiba zaitez! antolatu dugu, asteburuetan egingo diren prestakuntza-, hezkuntza- eta kultura-jardueren programa bat", azaldu du Gazteriako zinegotzi Jonathan Martínek.
Urtarrilean eta otsailean aisiako prestakuntza- eta kultura-jarduerak eta txangoak eskainiko dira. Jarduera guztiak euskaraz egingo dira, eta, ahal dela, gazteen udal lokaletan edo herriko beste gune batzuetan (kiroletakoak, aisialdikoak edo kulturalak) egingo dira. "Gazteen gustuko jarduerak gaur egun modan dauden jokoekin elkartu nahi izan ditugu, hala nola Amoung Us jokoarekin, Zero Latency errealitate birtualaren esperientziarekin, magia-tailerrekin edo crossfit eta spinnig saioekin", azpimarratu du Martínek.
JARDUERAK EGITEKO IZENA EMATEA
Jarduera horietarako izen-ematea egoitza elektronikoaren bidez egingo da, www.barakaldo.eus udal-webgunearen bidez. Plazak mugatuak izango dira eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira. Izena emateko epea urtarrilaren 11n hasi eta libre dauden plazak agortu artekoa izango da. Plaza egokitu zaien pertsonei telefonoz jakinaraziko zaie, gehienez ere jarduera egin baino 4 egun lehenago.
Aldi honetarako aurreikusitako aisialdiko jarduerak, irteerak eta txangoak honako hauek dira:
JARDUERETARAKO GAZTE TALDEAK
Bestalde, Giltzarrik gazte-taldeen dinamikari eutsiko dio otsailean eta martxoan jarduerak etengabe egiteko. "Taldeetan parte hartzea doakoa izango da, eta besteak beste honako jarduerak egingo dira: bikoizketa-tailerrak, irteerak, youtuber-tailerrak, sukaldaritza-tailerrak, dantza, Yoga ¿", azaldu du Martínek.
Jarduera-taldeek edukiera murriztu behar dutenez, eta ahalik eta gazte gehienek parte hartzeko aukera izan dezaten, parte-hartzaile bakoitzeko eskabide bakarra onartuko da. Plaza baino eskaera gehiago badaude, zozketa egingo da plazak esleitzeko. Aldez aurretik izena emateko epea amaituta, talderen batean plaza libreak geratzen badira, berriro irekiko da izena emateko epea, harik eta plazak bete arte, eta berriz ere eskatu ahal izango da plaza libreak dituzten jardueretan parte hartzea.
Aurretiko izen-ematea urtarrilaren 18tik 21era egingo da, udaleko egoitza elektronikoaren bidez, udal-webgunearen bidez. Plazen zozketa urtarrilaren 22an egingo da. Izen-ematea urtarrilaren 25etik 28ra egingo da. Taldeen jarduera otsailaren 1ean hasiko da.
JARDUERETARAKO GAZTE TALDEAK: :
Gainera, dinamizazio digitalarekin eta sare sozialen dinamizazioarekin jarraituko da, topaleku digitala deritzona, bai eta Zu Bai Artista, Bihotzez edo Irakurketaren txokoa bezalako proiektu parte-hartzaileen bitartez ere. Proiektu horien jarduera jarraitu eta horietan parte hartzeko, Giltzarri zerbitzuari jarraitu behar zaio Instagramen, Youtuben edo Giltzarriren webgunean.
"Prebentzioarekin eta osasun-segurtasunarekin lotutako alderdi guztiak kontuan hartuta diseinatu da programa hau, jarduera guztiak lasaitasun osoz egin ditzaten erabiltzaile guztiek, eta osasun-egoera normalizatzen doan heinean, proposamen eta jarduera berriak eskainiko dira", esan du Martinek amaitzeko.
Lo último |