BARAKALDO. Gabonetarako egitarau zabala aurkeztu egin du Barakaldoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak. 'Neguko Gunea' lelopean, hogei jarduera inguru izango ditu programazioak, gazteen adinari, gustuei eta motibazioei egokitutakoak.
"Aurtengo edizioa berezia izango da, jakina, inguruabarrei eta protokoloei egokitua eta ezarritako segurtasun-neurriak errespetatuz. Horregatik, edukiera mugatuta egongo da eta segurtasun-protokoloak betetzeko konpromisoa hartu beharko da", azaldu du Barakaldoko Gazteriako zinegotzi Jonathan Martinek.
Abenduaren 19tik urtarrilaren 5era arte, udalerriko nerabeek prestakuntza-programa bat baliatu ahal izango dute. Programa horrek, aurten ere, 12-18 urtekoentzako irteerak, tailerrak, ikuskizunak eta hezkuntza-jarduera askotarikoak eta dibertigarriak eskainiko ditu. Izen-emateak udal-egoitza elektronikoaren bidez izapidetuko dira, eta inskripzio-ordenaren arabera onartuko dira, abenduaren 9tik 14ra bitarteko jarduera bakoitzari dagokion edukiera bete arte.
Jardueretan ahalik eta neska-mutil gehienek parte har dezaten, parte-hartzaileek jardueren muga bat izango dute aukeratzeko.
JARDUEREN EGITARAUA
- Dance Camp. Dantzarako hiri-kanpamentua. Abenduak 28 ,29 eta 30. 11:00-13:00. Tokia: Lasesarreko kiroldegia. Prezioa: 5,40 €
- Txangoak: Loitzaga dorrera, izotz gainean patinatzera (Donostia), Basauriko KNS aisia zentrora.
- Ikuskizunak: Barakaldo Antzokian, BRODAS BROS konpainiaren Around the World hiriko dantza ikuskizuna.
- Doako jarduerak: Lurkitzagako, Gurutzetako Topalekuko eta Clara Campoamor Zentro Zibikoko gazteentzako guneetan edo Barakaldoko Zirkodomoan egingo dira.
18-25 BITARTEKO GAZTEENTZAT ANTOLATUTAKO JARDUERAK
Gazte Bulegoaren bidez, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei prestakuntza-, aisia- eta kultura-jardueren eta jarduera solidarioen programa bat eskaintzen zaie, Gabonetako oporretan alternatiba interesgarriak ematearren. "Horien guztien artean, Baraka Gaua aisialdi-programa nabarmendu behar da; izan ere, duela urte batzuetatik hona hirian bertan egiten ari den doako gaueko jarduerak biltzen dituen ekimen arrakastatsua da", azpimarratu du zinegotziak.
Aurtengo Gabonetako tailer eta jardueren programa honako hau izango da:
Abenduak 21
Abenduak 22
Abenduak 28
Abenduak 29
Abenduak 30
Lo último |