BARAKALDO. Ezagutzera eman dira Hiriko Soinuak musika lehiaketaren bigarren edizioaren irabazleak. Parte hartu duten 101 artisten artean, lau izan dira garaile: We Are Apes, Hello! (sari nagusia), Indrid (Barakaldoko artistarik onena), Maider Legarreta (Berdintasun saria) eta Lamiak (euskarazko artistarik onena).

We Are Apes, Hello! Ermuatik eta Eibarretik datorren bikotea da eta 90. hamarkadako punk-rocka egiten dute. Barakaldoko Indrid taldeak hard rock klasikoaren, grunge-aren eta metal-aren influentziak dauzka. Maider Legarreta Galdakaotik datorren kantautore gaztea da eta Lamiak, hard rock eta stoner hirukote donostiarra.

Hiriko Soinuakek azaroaren 7an Barakaldo Antzokian izango den doako jaialdi batekin itxiko du bere bigarren edizioa. 400 lagunentzako edukiera murriztua izango da eta We Are Apes, Hello! eta Indrid taldeek egun horretako egitaraua osatuko dute Javier Antón aktorearekin eta El Drogas artista nafar ospetsuarekin batera.

Barakaldo Antzokiko emanaldiez gain, Hiriko Soinuakeko gainerako sariak honakoak dira:

We Are Apes, Hello! (Sari Nagusia)

  • Gaua Producciones-eko estudioetan disko baten grabazio, ekoizpen eta masterizazioa

Indrid (Barakaldoko artistarik onena)

  • Gaua Producciones-eko estudioetan disko baten grabazio, ekoizpen eta masterizazioa

Maider Legarreta (Berdintasun saria)

  • Gaua Producciones-eko estudioetan single baten grabazio, ekoizpen eta masterizazioa

Lamiak(Artistarik onena euskaraz)

  • Gaua Producciones-eko estudioetan abesti baten grabazio, ekoizpen eta masterizazioa

Hiriko Soinuak Barakaldoko Udalak sortu du eta Euskadin musika proiektu berriak bilatu eta sustatzen dituen egitasmoa da, Barakaldoko taldeei arreta berezia eskaintzen diena.