BARAKALDO. Hurrengo astelehenean, hilak 7, 2020/2021 ikasturtea hasiko da ofizialki, eta horrekin batera, normaltasuna itzuliko da pixkanaka-pixkanaka gizartera. Hala, Barakaldoko Udalak martxoaren 14tik itxita daramaten herriko ikasketa gelak ireki egingo ditu astelehenean. Nere Cantero zuzendari duen Hezkuntza Arlo barakaldarrak erabiltzaileen segurtasuna bermatuko duten neurri berriekin zabalduko ditu ateak.

Bost ikasketa gela dauzka Barakaldok; bi, liburutegi nagusian, eta hiru, Meatzen Eskola ohian. Guztiek daukate wi-fi zerbitzua. Astelehenetik aurrera erabili ahal izango badira ere, erdira egongo da murriztuta edukiera. Alegia, Liburutegi Nagusiko bi areto banatan dauden 107 tokien ordez 53 baino ez dira erabiliko, bakoitzean; eta Meatzeen Eskolako hiruetako bakoitzean dauden 110en ordez, 55 baino ez. Beraz, ikasleen arteko tartea 1,5 metrokoa izango da.

Ikasle taldeek erabiltzeko prestatutako geletako jarduna baldintza orokorretan garatuko da. Aldez aurretik erreserbatu beharko dira aretoak, 24 ordu lehenago.

MUSUKOAK ETA GARBIKETA ETA DESINFEKZIOA SAKONAGOA

Etengabe eramango dute erabiltzaileek musukoa jantzita, eta Udalak garbiketa-kitak eskainiko ditu, tokiak erabili ostean behar bezala desinfektatu ditzaten.

Horrez gainera, instalazioen garbiketa eta desinfekzioa indartu egingo du, eguerdian aparteko garbiketa eginez.

"Datorren astean hasiko da ikasturte berria, eta badakigu ondo jakin ere ikasle barakaldarrek azterketak prestatzeko lekua behar dutena. Behar diren segurtasun neurri guztiak aztertu ditugu, eta ezarri dugun protokoloa ikasleak seguru sentitzeko modukoak izatea espero dugu", adierazi du Gazteria Arloko zinegotzi Jonathan Martínek.

Liburutegi Nagusiko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara
  • Azterketa garaian (11/24tik 02/04ra): zapatu eta igandeetan, 09:00etatik 21:00etara
  • Azterketa garaitik kanpo: Zapatuetan, 09:00etatik 14:00etara
  • Abuztuan itxita

Meatzen Eskolako ordutegia:

  • Astelehenetik igandera: 09:00etatik 21:00etara
  • Abuztuan itxita