BARAKALDO. Tamalez, udako oporretan inoiz baino animalia gehiago abandonatzen dira. Hori dela eta, Barakaldoko Udaleko Garapen Jasangarria eta Ingurumena Arloko zinegotzi Alba Delgadok beren etxeko animaliak ez abandonatzeko eskatu egin die herritarrei.

"Katua edo zakurra edukitzea ardura bat da ez, ez jostailu bat, eta etxeko beste kide bat balitz bezala zaindu behar dugu. "Abandonatzen baduzu, tratu txar emaile bihartzen zara, haiek ezin dutelako kalean janaria edo ura bilatu, ezta osasuna zaindu ere, eta gainera, pozoia jan dezakete edo autoren batek harrapatu", gogoratu dut Delgadok.

Era berean, udalerriko babeslekuekin harremanetan jar daitezela eskatu die barakaldarrei Garapen Jasangarria eta Ingurumen Naturala Arloko zinegotziak, horrelako animaliak jaso ditzaten, beste etxe bat bilatzeko.

Abandonatutako katuek, gainera, arazoak sortzen dituzte herrian dauden koloniak kudeatzerakoan. "Badakigu, ondo jakin ere, zenbaitek abandonatu egingo duela animalia, eta orduan, korapilatsuagoa gertatzen da koloniak kontrolatzea eta kideak antzutzea. Izan ere, sarri, umedun katuak agertzen direnean, babeslekuek katu horiek beren etxeetan hartzeko prest dauden herritarrak behar izaten dituzte, katukumeak jaiotzen direnerako; beraz, elkartasunerako deia egiten dut".

Horrez gainera, tamalez, zakurrak baino askoz ere zailagoa da abandonatutako katuak identifikatzea. "Animalia bat hartzen dugunean, behar bezala identifikatua dagoela egiaztatu behar dugu beti. Txipa derrigor jarri behar zaie txakurrei, ez, ordea, katuek. Hori dela eta, zailagoa da jabeak aurkitu eta galdutako animalia itzultzea", gaineratu du zinegotziak.

Abandonatutako animalia aurkitzen denean, Tokiko Poliziari deitu behar zaio, eta har jarriko du martxan jarduteko protokoloa; behar izatekotan ere, abandonatutako animaliak jasotzeaz arduratzen den enpresari deituko dio.

Udalerriko kale-katu koloniak elikatzen lagun dezatela eskatu die barakaldarrei: udan, jende gehiago behar izaten da, jendea oporretan joaten delako".

BOLUNTARIOEN LAN APARTA

Gaur egun, 75 lagunek dauka katuak elikatzeko baimena. Azken urteotan, Lagunak elkartearen koordinaziopean egin ohi den lana da. Haiekin harremanetan jarri nahi izatera, bide hauek balia daitezke: informatica.lagunak.barakaldo@gmail.com helbide elektronikoa, web orria edo Facebook.

Agiri bat daukate eEdozein polizia-agintariren aurrean halakotzat egiaztatzeko . Elikatzaileek katu-koloniaren bat dagoen esparruetara sartzeko baimena daukate, Ramon Rubial Lorategi botanikoan, esate baterako.

Katu-kolonia batzuk eraikinetako barne-patioetan daude. Kasu horietan, auzokideek elikatzen dituzte, baina ez daude erregistratuta. Alba Delgadok jabeen erkidegoak 010 zenbakiaren bidez Udalarekin harremanetan jartzera animatu ditu, elikatzaile gisa duten akreditazioa lor dezaten eta, gainera, katuek CES metodoari (harrapaketa, esterilizazioa eta askatzea) heltzeko aukera izan dezaten.

Berriz ere eskertu du Delgadok, zailtasunak izanda ere, CES metodoaz eta katuak elikatzeaz arduratzen diren Lagunakeko boluntarioak egiten ari diren lan bikaina.

Gogoratu, konfinamendu berrian pertsona batzuek elikatzaileei errieta egin zietela, nahiz eta azaldu zaien Udalak baimendutakoak zirela eta Espainiako Gobernuak ezarri zuela lan hori egiten jarrai zezaketela.