SESTAO. Sestaoko Udalak 223.000 euroko aurrekontua bideratuko du herriko ikastetxe publikoetan burutuko dituen hamabi aktuazioetarako.

Albiz Ikastetxe Publikoan, lehenengo -1 solairuan 24 ate eta gimnasioko leihoak ordezkatuko dira, egoera kaxkarrean egonik euria den egunetan ura iragazten baita. Era berean, zenbait korridore eta ikasgelatan paretak eta sabaiak ere pintatuko dira.

Kueto Ikastetxean 44 metro karratuko aterpea jarriko da 2 urteko umeek ikastetxerako sarbidea estalpean izan dezaten. Beheko solairuan 13 ate ordezkatuko dira eta gune komunetan eta gimnasioan hormak eta sabaiak pintatuko dira. Azkenik, ikastetxearen energia-efizientzia hobetzeko proiektuaren bigarren faseari ere ekingo zaio, ikastetxeko 225 fluoreszenteak kendu eta horien ordez LED motako argiak jarriko dira. Neurri honi esker ikastetxeak argiaren kontsumoa erdira jaitsiko du, argi guztiak izango baititu LED motakoak.

Markontzaga Ikastetxe Publikoan jolas gunea inguratzen duen hesia soltatu egiten denez, arriskutsu bihurtuz futboleko baloiekin kolpatzen dutenean, berri eta seguruago bat jarriko da haren ordez.

Azkenik, azken urteetan bezalaxe, Vista Alegre Ikastetxe Publikoan egurrezko leihoak aluminiozko berriekin ordezkatzen jarraituko da. Uda honetan 6 aldatuko dira korridoreetako batean, eta bederatzi fatxadan. Eskailera eta korridoreetako hormak eta sabaiak ere pintatuko dira, Eta bukatzeko, ikastetxearen energia-efizientzia hobetzeko proiektuaren bigarren fasea burutuko da, 160 argi kendu eta horien ordez LED motakoak jarriz. Neurri honi esker ikastetxeak argiaren kontsumoa erdira jaitsiko du, argi guztiak izango baititu LED motakoak.