BARAKALDO. Uda honetan aurrera eramango den UdanBai! proiektuak gazteen arteko genero indarkeriaren prebentzioa sustatuko du. Barakaldoko Udalak abiarazitako proiektu hay aitzindaria izango da. Hurrengo astelehenetik aurrera, hilak 29, jarriko da martxan eta abuztuaren 2ra arte iraungo dute. Pilula izena jarri diete jorratuko diren gaiei: astelehenetan hasi eta, ostegunetan amaituko dira topaketa birtualekin, eta igandera arte jarraituko dute material osagarriekin, nahi duten gazte guztiek libreki eskuratzeko moduan.

Ekimena Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Itunaren dinamikaren barruan kokatzen da, eta Espainiako Gobernuak diruz lagundu du 7.200 euroko inbertsioa eginez.UdanBai! kanpainaren barruan sartu da programa, eta astean behin gazteek indarkeria matxistari eta berdintasunari buruz egiten dituzten hausnarketak aztertuko dituzte.

Programarekin amaitzeko, virtualfest bat egingo da: lehiaketak, musika, photocall-ak, familiako jardueren proposamenak, eztabaidak, etab. Gazteek ondo pasatzea, hausnartzea eta modu seguruan komunikatzea nahi dugu: segurua, beren osasun fisikorako; segurua, beren gorputzarekiko harremanetarako; seguruak, adiskidetasun-, sexu- eta maitasun-harremanetan eta aniztasuna errespetatzen dutenetan.

"Batez ere sare sozialekin egingo dugu lana, gure gazteak erosoen erabiltzen diren gunea baita. Beraiekin lan egingo dugu indarkeria detektatzen sarean, hala nola, ziberjazarpen sexuala eta sexista, ziberkontrola edo LGTBIQ+ekiko ziberjazarpena eta fobikoa", zehaztu du Rakel Olalla Barakaldoko Emakume zinegotziak.

GAZTEEN ARTEKO HARREMANEI BURUZKO AZTERKETA

Gainera, programazio hori baliagarria izango da nerabeek igaro den konfinamendu-aldi honetan ezarri dituzten harremanei, sare sozialetan egin dituzten erabilerei eta Sarearen barruan egituratu ahal izan diren genero-jarraibideei eta ziberindarkeria matxistei buruzko azterketa egiteko. "Parte hartzaileen bidez ere jakin ahal izango dugu sareek lagunekin elkartzeko, lasaitzeko edo genero eskemak iraultzeko espazioa sortu duten", adierazi du Olallak. "Horrelako datuak oso garrantzitsuak direla uste dut, batez ere, aurrekaririk gabeko egoera batean bizi izan garelako, eta horrek gure gazteek berdintasuna eta indarkeria matxista nola ulertzen dituzten azal diezaguketelako", azpimarratu du.

"Indarkeria matxistaren prebentzioa lantzen jarraitu nahi dugu, hezkuntza eta eztabaida oinarri hartuta.

Programa hau aukera egokia iruditzen zaigu gazteengana iristeko, konfinamenduaren hiru hilabeteetako harremanak nolakoak izan diren ezagututa; horregatik, barakaldarrak proiektu aitzindari honetan parte hartzera animatu nahi ditut ", azaldu du Olallak.