BARAKALDO. Gaurtik aurrera, ekainak 8, Euskadi deseskalatzearen hirugarren fasean sartzearekin batera, Barakaldoko Udalak herriko kultur zerbitzuak pixkanaka-pixkanaka irekitzen hasiko da. Gaur bertan hiribileko kultur etxeetan, liburutegietan, udal erakusketa aretoan eta Gazte Bulegoan aurrez aurreko arreta jarriko da martxan berriro. Ekainaren 16an, aldiz, CIHMAren txanda izango da.

KULTUR ETXEETARA, HITZORDUA ESKATUTA

Martxoaren 14an Covid-19aren hedapena saihesteko alarma egoerak ezarritako itxieraren ostean, berriz irekiko dituzte hurbileko kultur zentroak, datorren astelehenean, ekainak 8. "Denbora horretan, normaltasunerako itzulera osasun agintariek ezarritako segurtasun protokolo guztiekin bermatzeko lan egin da. Ezarritako osasun neurrien artean, zentroetarako sarbidean hidrogela jartzea, zentroetan maskarak derrigor erabiltzea eta jende artean bi metroko segurtasun tartea gordetzea daude", azaldu du Nerea Cantero Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak.

Jendaurreko ordutegia 09: 00etatik 14: 00etara izango da astelehenetik ostiralera, eta 10: 00etatik 14: 00etara, ostera, larunbatetan.

Kultur etxeetara sartzeko aldez aurreko hitzordua eskatu ahal izango da. Horretarako, gizarte-etxeetako eta kultur etxeetako telefono zenbakietara deitu beharko da: Clara Campoamor gizarte etxea: 944789552 - Gurutzetako gizarte etxea: 944789485 - Zuhatzuko kultur etxea: 944789512 - Retuertoko kultur etxea: 944789506 - Burtzeñako kultur etxea: 944789552

UDAL LIBURUAK, MAILEGUAK EMATEKO POSTONTZIAK

Ekainaren 8an, pixkanaka berrirekiko dira Barakaldoko udal-liburutegiak: Gurutzetako eta San Bizenteko liburutegiak goizez irekiko dira, astelehenetik ostiralera, 08: 30etik 13: 45era.Aldez aurretik eskatutako maileguak telefonoz edo posta elektronikoz itzuli eta jaso ahal izango dituzte erabiltzaileek. Komunikazio-bide horien bidez eskaerak egin ondoren, hitzordua emango zaie aurrez eskatutako materiala jasotzeko.

Nahitaezkoa izango da maskara janztea, eta bi metroko distantzia gorde beharko da une oro. Halaber, poltsetan entregatuko dira mailegatutako materialak, kontaktu fisikoa urritzeko. Poltsa horiek itzulketak entregatzeko erabili behar dira, eta materialak zuzenean uzteko bereziki prestatutako edukiontzietan egingo da entrega, aurrez hitzordua eskatu behar gabe. Mailegu baten ondoren itzultzen diren aleak berrogeialdian gordeko dira 15 egunez, eta, ondoren, maileguz hartzeko moduan egongo dira berriro.

Maileguak eskatzeko eta horiek jasotzeko, telefono/helbide hauek jarri dira:

  • San Bizenteko liburutegia: 94 478 93 10 / bsanvicente@barakaldo.eus
  • Gurutzetako liburutegia: 94 478 94 90 / bcruces@barakaldo.eus

"Garrantzitsua da adieraztea erabiltzaileak ezin izango direla liburutegian geratu ikasteko edo ordenagailuak erabiltzeko, ezta bilduma apalategietan, egunkarietan edo aldizkarietan kontsultatzeko ere", azpimarratu du Canterok.

Udalerriko gainerako liburutegiak pixkanaka irekiko dira, segurtasun-neurriek aukera eman ahala.