BARAKALDO. Barakaldoko Udalak koronabirusak eragindako osasun-krisialdiaren balantzea egin du Amaia del Campo alkateak burututako udal bozeramaileen batzordean. Guztira 73 neurri izan dira Barakaldok martxoaren 14an alarma egoera ezarri zenetik herritarren ongizaterako abiarazi dituen neurriak, eta 5,5 milioi euro inguru bideratu ditu neurri horiek martxan jarri eta betearaztera.

Errege Dekretua baino hiru egun lehenago hasi ziren neurriak hartzen, apirilaren 11n, kirol eta kultur instalazioak itxiz. Gainera, Koronabirusaren Krisi Mahaia sortu zenHiriko funtsezko zerbitzuak ematen jarraitzea eta udal langileen segurtasuna bermatzea izan ziren alarma egoerari buruzko dekretuaren eta Gobernu zentralak ezarritako konfinamenduaren ondorengo lehen kezka.

Neurriak hiru multzo handitan sailka daitezke: zerbitzuak, gizarte- eta ekonomia-ekintzak eta aisialdi, kultura eta kiroleko neurriak.

Neurrien artean, honako hauek nabarmentzen dira: kaleen garbiketa eta desinfekzioa indartzea; boluntario talde batekin maskarak egitea; familiei itzultzea gozatu ezin izan dituzten zerbitzuetan inbertitu duten zenbatekoa - Barakaldo Kirolak, kultura-ikastaroak, haur-eskolak, hiri-koloniak -; janari-txekeak sortzea diru-sarrerarik jasotzen ez duten familientzat; ISZn topalekua Gurutze Gorriari lagatzea Ezkerraldean ematen duten zerbitzuaren oinarrizko bulego gisa; Lasesarreko kiroldegian etxerik gabekoentzako espazio integral bat gaitzea; SIM txartelak gaitzea beren etxeetan ez dituzten ikasle barakaldarrei Internet doan eskaintzeko eta, horrela, on line prestakuntzarekin jarrai dezakeela bermatzeko, 700.000 euro baino gehiago bideratzea laguntzetan merkatari, ostalari eta autonomoentzat, besteak beste. Aisialdiaren esparruan, udal-zerbitzuek ahaleginak egin dituzte barakaldarrei etxetik erraz egin daitezkeen jarduerak eskaintzeko, hala nola kirol-ikastaroak, proposamen kulturalak, gazteentzako eta haurrentzako jarduerak eta Barakaldo Antzokiaren bidez egindako on line antzerkia.