BILBO. Atzo zabaldu zuten berriro Cirilo Sagastagoitia parkeko atzealdean dagoen parkea; uztailean amaitu ziren Okeuri parkeko lanak. Jolas-guneko segurtasuna areagotzea izan da jarduketaren helburua; gomazko lurzorua jarri dute, aurrekoa narriatua zegoen eta. Zoladura aldatzeaz gainera zabuak ere jarri dituzte: Kulunka multzo bat, auto bikoitzeko malgukia, jesarleku birakari bat eta jesarleku mistodun portiko-zabu bat.

"Azken urteotan ahalegin handia egin dugu hiriko haur parkeak hobetzeko: besteak beste, lurzoruak hobetu, egokitutako zabuak jarri eta estalkiak eraiki ditugu. Hobekuntza gehiago egin nahi ditugu; hurrengoan, hain zuzen ere, Beurko Berriko jolas-gunean arituko gara", adierazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.

Gomazko lurra aldatzean datza Beurko Berriko jarduketa, oso narriaturik baitago, bai eta mugikortasun urriko neska-mutikoentzako egokitutako jolas-gune bat egitean ere. 46.429 euroko partida bat dago erreserbatu jarduketa horretarako.