BILBO. Horrenbestez, Euskara arloak dirulaguntzen programa honetarako jarritako 1.500 euroak aipatu diren lau establezimendu horien artean banatu ditu: harategi bat, albaitaritza-klinika bat, maskotentzako aisialdi-zentro bat eta kafetegi bat dira establezimendu horiek. Iaz jarri zen abian lehenengo aldiz dirulaguntzen udal programa hau, eta orduan bi establezimendu aurkeztu ziren, baina eskabideetako bat ezetsi zen, epez kanpo aurkezteagatik.

Bestalde, Udalak 2019ko ekitaldian ikastaro trinkoak egiteko edo euskarazko barnetegietan egoteko dirulaguntza ekonomikoen deialdia ere ebatzi du. Aurten, Udalak 17 eskabide jaso ditu guztira, eta horietatik azkenean bost ezetsi dira, hainbat arrazoirengatik.

Horrenbestez, aztertutako 12 eskabideak onartu egin dira, deialdiaren eskakizunak betetzeagatik; programa hau ordaintzeko jarritako 2.000 euroak, bada, eskabide horien artean banatu dira. Onartu diren 12 eskabide horietatik, bost barnetegietako egonaldiak ordaintzeko izan dira, eta zazpi euskara-ikastaro trinkoak egiteko.

Euskara, Hezkuntza eta Gazteriako zinegotziak, Patricia de la Torrek, honako hau azaldu du: legegintzaldi honetan, Udalak euskara ikasteko laguntzak ematea sustatzen jarraituko du, dela Udal Euskaltegiaren bitartez ikasteko, dela ikastaro trinkoen edo barnetegien bitartez, eta kopuruak ahal den neurrian hobetzen saiatuko dira.