BARAKALDO. Batera egiten dute horretan lana Azpiegitura eta Hezkuntza arloek. Guztira, 70 jarduketa baino gehiago egingo dira ondorengo ikastetxe eta hezkuntza zentroak hobetzeko: Arteagabeitia, Bagatza, Santa Teresa-Bagatza, Pilar, Gurutzeta, Ibaibe, Larrea, Mukusuluba, Zuhatzu, Musika Kontserbatorioa, Naturgela, Bai Antzerki Eskola, Alkartu, Bituritxa, HHI, Beteluri, Gurutzetako Haurreskola, Meatzen Eskola ohia, Munoa eta Arrontegi.

"Azken legegintzaldian bi milio euro baino gehiago inbertitu ditugu gure ikastetxeak hobetzeko lanetan. Aurtengo inbertsioa 315.214,49 eurokoa izango da. Inbertsioa handia bada ere, ikasturte hasierarako prest egongo dira eskolak, eta urterik urtera hobetuz joango dira zerbitzuak", adierazi du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.

LANAK IKASTETXEZ IKASTETXE

Gurutzetako eskolan, basket saski berriak jarriko dituzte, bai eta administrazioko eraikinerako sarbideak eta negutegitik eskolako patiora doazen bideak egokituko ere. Gainera, mutilen komunetako hormetako pixalekuak eta gimnasia-lekuko eraikinaren estalkiek itoginak kenduko dituzte. Fatxada eta hesietan, eskolako logo berri duten idazkunak jarriko dituzte, eta patio eta biltegiak margotuko, jantokiko, leiho eta pertsianetako burdin-lanak egingo, argiak ordezkatuko eta sarbide nagusietan maisu-sarrailak egokituko.

Arteagabeitiakoan, berriz, megafonia eta koadro elektrikoz hornituko dute aterpea gertakizunetarako, barruko patioko fatxada garbituko dute eta leihoetako barlasaietan usoak uxatzeko puntak jarriko dituzte. Horrez gainera, psikomotrizitate gelan, babesgailuak; eskola ixteko hesian, iragarki taula; jantokiko burdin-lana, eta gimnasia-lekuko lurra, zeinetan jolas kantxa pintatuko den.

Bagatza-Santa Teresakoan, kanpoko murrua berreraikiko dute haur-gunean. Gainera, edateko urez hornitzeko bi iturri jarriko dituzte patioetan, eta ateak margotuko.

Larreakoan, ur itoginak kenduko dituzte. Udal Musika Kontserbatorioan, gelak banatzeko lanak egingo dira; dorrean, aldamioak jarri eta erretako argiaz ordezkatuko dira.

Ibaiben, atzeko portxeko zinbriak konponduko dituzte; babesak jarriko, teilapean eta, eskudelak, ostera, IGEko lokalerako sarbidean. Frontoia konpondu eta pintatuko dute, eta haurren jolas-gunean, berriz, zoladura hobetuko.

Meatzen Eskola ohian, teilatua konpondu, eta eskolako patioaren murruan ate metaliko bat jarriko dute. Mukusulubakoan, haurren gela margotu, atzamarrak ez harrapatzeko babesgailuak ordezkatuko dituzte ateetan, aterpeko zutabeetako babesgailu urdinak konpondu eta aire girotu sistema jarriko dituzte 4 gelatan.

Arrontegin, beste hauek: estalkia konpondu, haurren jantokia pintatu eta biniloak leihoetan jarri, patioko haurren jolas-guneko zoladura konpondu, euri-urak biltzeko saretxo bat jarri eta atezainaren etxe ohira sartzeko eskudela konpondu.

Zuhatzun, eskolako patio margotzeko lanak egingo dituzte, informatikako gela eta liburutegia irakasle aretotarako eta 3 urteko hur gelatarako egokituko dituzte, 2 urtekoen ikasgelaren aldamenean haurren parkea eta jolas-gunea jarriko dute, eta komunak aldatuko dituzte, haurrek erabiltzeko.Munoan, patiorako irtenbidean portxe estali bat jarriko dute, IGEko lokalean hainbat hobekuntza egingo dira, pertsiana-leihoak eta haurren jolas-multzoa konponduko dituzte bai eta gimnasia-lekuko hodiak ordezkatuko ere.

Gurutzetako Haurreskolan, elektrizitate konponketak; lurzoruak; zurezko apalak; ikasgeletan eta jantzi lehorgailu bat.

Alkartu ikastolan, berogailuak pasilloetan, ikasle txikienen paseorako aulkiak gordetzeko etxola bat eta bi iturri, patioan. Horrez gainera, jantokiko eraikin atzeko espaloia hazi, parkeko fatxadako harrizko balaustrada berregin eta haurren jolas-multzoa eta haurren eraikineko ikasgelak margotu.

Pilar ikastetxean, patioko harmailan, jesarleku luze bat eta pabiloiko berdegunea babesteko hesi bat jarriko dituzte bai eta inguruko berdegunea egokitu ere. Eskolako patioa margotu dute jada, bai eta barruko ateak ere, eta jantokiko irtenbidean portxe estali bat egingo dute.

Bituritxan, eraikin nagusiko erretenak eta Artzain Onaren fatxadako zorrotenak garbitu, zurgintzako ikasgelako hezetasunak kendu eta merkataritzako eraikineko ikasgeletarako 2 sarbide berri zabalduko dituzte. Horrez gainera, atikoko ikasgelako modulu-sabaia ordezkatuko dute.

Bai Antzerki Eskolan, leihoak eta barruko argiak ordezkatzeaz gainera, Domo zirkuaren aldameneko fatxadako habeak konpondu eta margotuko dituzte. Naturgelan, estalkia garbitu eta biltegian apalak jarriko dituzte. Amaitzeko, Arena kaleko HHIn, biltegiko leihoari pertsiana itsatsiko diote.