Santurtzi - Lau aste barru, Mentxu iritsiko da Santurtzira herria Karmengo jaietako giro zoragarrian murgiltzeko prest. Hamar egun horietako arima deskribatzea, margotzea, posiblea da Santurtzi ezagutu gabe. Zentzu honetan, aurtengo jaietako irudi ofizialtzat santurtziarrek eta epaimahaiak aukeratu duten kartela eredu argia da. Guztira, 22 lan aurkeztu ziren Karmengo Jaietako Irudi Lehiaketara eta, lan horietatik, Mur-tziako Ruben Alesandro Lucas Garciak egin zuen kartela izan da garailea. Honenbestez, Garciak mila euroko saria irabazi du eta bere lana ikusgai izango da Santurtziko bazter guztietan.

Aurtengo lanean, nahiz eta lehiaketaren oinarrietan ez zehaztu, Mentxuren irudia agertzen da. Kasu honetan, egileak Mentxu sardina bat jaten ari den irudi ikonikoari beste forma bat eman nahi izan dio eta bi eskuen bitartez sortu du konposizioa. Horrela, eskuin eskuak Mentxuren irudia hartu du eta, bestalde, ezker eskuko atzamar batek sardinaren papera hartu du. Atzealdean, kolore nagusia morea da protagonista. Horrela, Garciak nahiz eta murtziakoa izan, irudi oso santurtziarra sortu du. - M. A. P.