Barakaldo - Egun horretan, 18:00etatik aurrera dantza, antzerkia eta musika izango dira protagonista kultur etxean. Guztia, helburu argi eta finko bat lortzeko: barakaldarren artean elkarbizitza eta aniztasuna sustatzeko eta, bestalde, zurrumurru faltsuen aurkako borrokan beste aurrerapauso bat emateko. “Kulturfest sortu zen elkar ezagutza hobetzeko eta elkarbizitza kulturala sustatzeko. Gainera, aniztasuna kontuan hartuz eta tolerantzia bultzatuz”, adierazi zuen Nerea Cantero Barakaldoko Udalaren Kultura zinegotziak.

Horrexegatik, egun horretan entzungo diren abestiak eta ikusiko diren dantzak aitzakia bikaina izango dira Barakaldoko gazteen artean aniztasunaren balioa goraipa-tzeko eta, bide batez, herria egiteko.