BILBO. Muskizko kiroldegiko instalazioetan lan egiten hasi dira jada. Bi igerileku, jolasgune bat, lorategi bat, tenis-eko hiru pista eta padel-eko beste hiru eraikiko dituzte eta lau edo bost hilabetetan bukatuta egotea aurreikusten da. Era honeta, auzotar eta bisitariek gozatzeko beste aisialdi gune batez hornituko da udalerria.

Ur eremuan bi igerileku ipiniko dira. Plista-plasta ibiltzeko ontzi bat ere egongo da, haur txikienentzat, 51 m2 ingurukoa, forma biribilekoa eta 0,30 cm-tik 0,50 cm-ra arteko sakonerakoa. Horretaz gain, txikienentzako jolaserako eremu bat ere egokituko da, igerilekuaren ondoan, zurrustekin eta ura kanporatuko duen balea moduko batekin, haurrek uretan jolasteko eta gozatzeko.

Helduentzako igerilekua forma irregularreko ontzi bat izango da, 254 m2-koa, eta 0,30 m-tik 1,20 m-ra arteko sakonerakoa. Ontzi honetan igerilekura etortzen direnen gozamenerako, jacuzzi bat, gerrialderako hidromasaje zurrustak, leporako txorrotak eta esertzeko gune bat ipiniko dira. Gune horretan, gutxi gorabehera, 127 pertsona inguru sartu ahalko dira.

Bi igerilekuen inguruan, lorategi eremua dagoela aprobetxatuz, solarium bat edo atsedenerako gune bat egokituko da, erabiltzaileek eguzkia hartzeko edo atseden hartzeko. Horretaz gain, kiroldegian aurrera aterako diren hobekuntzen artean, kanpoko igerilekuetara etortzen direnentzako aldagela batzuk ere ipiniko dira, beharrezko zerbitzu guztiez hornituta.

3 padel pista eraikiko dira

Aisialdi gune honetaz gain, kirol eremu bat ere jarriko da, dagoeneko eraikita dauden hiru tenis pistarekin, eta beste hiru padel pistarekin, zeintzuk desagertuko den tenis pista baten gainean eraikiko baitira. Horrela, kirol hauek praktikatu nahi dituztenek 3 tenis pista eta 3 padel pista izango dituzte eskura, denak ere estaliak, euria egiten duen egunetan ere erabili ahal izateko; era berean, argiztapen egokia ere izango dute.