Galdabusa udal zerbitzuaren bi lineek afekzioak jasango dituzte ostegun honetan, apirilaren 9an, ospatuko den 2026ko Itzuliaren laugarren etapa dela eta. Lasterketak Galdakaon izango du irteera eta helmuga, eta horrek eragina izango du herritik pasatzen diren garraio publikoetan, aldaketa garrantsitzuekin.
Eragindako lineak
Zehazki, 2. lineak ez du zerbitzurik emango egun osoan, bere ohiko ibilbidea Zuhatzutik Elexaldera Juan Bautista Uriarte kalea gurutzatuz egiten baitu, probaren puntu garrantzitsuenetakoa. Bestalde, 1. lineak zerbitzua mantenduko du, baina ibilbidean aldaketak izango ditu; ez da Udaletxean geldituko, Juan Bautista Uriarte kalean ezin izango baita sartu. Horren ordez, Zamakoa kaletik abiatuta, autobusa Muguru kaletik igoko da Bizkai kalera eta handik Aperribaira bere ohiko ibilbidea jarraituko du.
Era berean, murrizketek Galdakao zeharkatzen duten Bizkaibus lineei ere eragingo diete. Zehazki, A3631, A3642, A3932, A3911, A3912 eta A3641 lineek ezin izango dute Juan Bautista Uriarte kaletik zirkulatu. Autobusek ibilbide alternatiboak egin beharko dituzte, beraz, geltoki aldaketak eta atzerapenak izango dira.
A3917 eta A3925 lineak N-634 errepidetik pasatzen dira eta eragin puntuala baino ez dute jasango, etaparen hasierarekin. Bere partez, Metroko lanzaderak bere zerbitzua ohiko moduan mantenduko du baina ez da Juan Bautista Kaleko geralekutik pasako.
Egun osoan zehar, Zabalgane - Telefonica, Udaletxea, eta Juan Bautista Uriarteko geltokiak ez dira erabilgarri egongo jardunaldian zehar, eta beste gelditoki batzuk, hala nola Abusu, Bengoetxe - La Troka, Sixta Barrenetxea, Urreta, Anbulatorioa eta Bizkai, partzialki jasango dute eragina, linearen eta ordutegiaren arabera.
Alternatiba gisa, erabiltzaileek Galdakaoko Plazakoetxe, Abusu, Altzadi, Bengoetxe eta Ibaizabal geltokiak erabil ditzakete, horiek martxan egongo baitira.
Ibilgailuaren erabilera saihestu
Ibilbide mozketak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan izango diren aldaketak bat egiteak herriko mugikortasuna konplexua izatea ekarriko du. Horregatik, bidaiak aurretik planifikatzea, oinezko ibilbideak lehenestea eta antolakuntzaren jarraibideak uneoro betetzea gomendatzen du Udalak.
Galdakaok Itzuliaren festa berezia biziko du, baina baita eragin handia izango duten mugikortasun aldaketak ere, eta horien kudeaketa egokia bermatzeko herritarren lankidetza beharrezkoa izango da.