BILBO. Barakaldoko emakumeak segurtasun gutxiko lekuak identifikatu nahi dituzte, Segurtasun Gutxiko Puntuen Mahaia-ren bitartez. Amaia del Campok alkateak sortutako partaidetza tresna bat da eta lau urte daramatza dagoeneko funtzionamenduan.

Emakumezkoen kolektiboak, auzo elkarteak eta Udala batzen ditu dituen mahaiak 2015 urtetik, segurtasun gutxiko puntuak elkarlanean deuseztatu nahi dituzte.

Barakaldoko Segurtasun Gutxiko Puntuen Mahaia, Amaia del Campok sortutako partaidetza tresna bat da eta lau urte daramatza dagoeneko elkarlanean, Udala, emakumezkoen kolektibo eta auzoko elkarteak denak batera. Alkatea izan da buru bilera honetan, eta emakumeentzako arriskutsu izan daitezkeen puntuak identifikatu, kontrolatu eta hobetzeko udaleko teknikari eta udaltzainek egiten dituzten ibilbideetan parte hartzera emakumean gonbidatu ditu emakumeak.

2017ko irailean jarri zen martxan ekimen hau eta emakumezkoen kolektiboen erantzuna ikaragarria izan zen. "Esperientzia oso ona izan zela uste dugu; izan ere, lehen eskutik ikusi ahal izan zuten emakume nahiz gizonek, udaleko teknikariek segurtasun gutxiko puntuetan egiten duten lana. Modu honetan, in situ ikus ditzakete, hobetzeko hartu diren neurriak baliagarriak diren edo ez, puntu berriak identifikatu etab. Kaleko lan benetan interesgarria da, eta elkarlan eta koordinazio egoki bati esker lortu dezakeguna ikusten laguntzen digu" aipatu du alkateak. Ibilbideetan interesa duen orok 010 telefonoaren bitartez egin dezake, Emakumearen Sailera deituz 944789435 edo igualdad@barakaldo.org -era idatziz.

Hiriko hainbat emakume kolektibok, udaleko teknikari, udaltzain eta Udaleko talde politiko guztietako ordezkari batek osatzen Segurtasun Gutxiko Puntuen Mahaia. Gaur Clara Campoamor zentroan bildu dira denak, alderdi sozialista izan ezik. "Onartezina deritzogu PSEko zinegotzirik ez etorri izana Segurtasun Gutxiko Puntuen Mahaiaren bilerara. Ez die asko axolako sozialistei barakaldarren segurtasunak. Jakin dezatela gure auzokideek, gaur goizean argi utzi dutela zelakoak diren. Esan du Rakel Olallak, Emakume saileko zinegotziak. "Errespetu falta ikaragarri dela iruditzen zaigu Barakaldoko emakume guztiongana, ez dute barkamenik ere eskatu."

Askotan errepikatzen den gaia argiztapena da. Olallak gogorarazi du Udalak azken urteetan 1,8 milioi euro inbertitu dituela argiztapen publikoa hobetzeko. Alde honetatik emandako azken urratsak San Luis eta Etxatxun argiztapen berrien ezarpena izan dira, Dolores Ibarruritik El Carmen-eko elizarako sarbidean ere argiztapen berriak ezarri dira arkupeak beti argitsu egon dadin, Gurutzetako bolatoki inguruko argiztapena indartu da, Ballejo kalean, eta Labe Garaietako etorbidean argi puntu berri bat ezarri da, Sestaoko zubiaren alboan.

Argiztapen publiko berria

Gainera, Trueba parkeko argiztapena hobetuko da, eta El Carmeneko eliza gaineko plazako ere. Horrez gain, Elkarrekin korrikan udal programan planteatutako eskaera batzuk erantzun dira, denboraldi berria hasi berri da eta. 25.000 euro inbertituko dira Doloren Ibarrurin argi puntu berriak ezartzeko eta Ansio eta Lutxanako tunelaren irteeran hiru argi ordezkatzeko.

"Barakaldoko argiztapen publikoa oso zaharra da eta mantentze lanetan oso gutxi inbertitu da, horregatik, gobernuan gaudenetik, hori konpontzen saiatu gara barakaldarrek argiztapen egoki bat izan dezaten", azpimarratu du alkateak. Konponketa ekimenez gain, gobernu taldeak auditoretza elektriko bat burutzea eskatu zuen eta, eguneko beharrei erantzuteko moduko argiztapen bat izateko, 8,5 milioiko inbertsioa beharrezkoa izango zela aurreratu zen. " Zerbitzu Energetiko Enpresa kontratatzeko lehen urratsa eman dugu, enpresa horrek hiri guztiko argiztapena ordeztuko du, energia kontsumoa gutxituz, eta argiztapenaren egoera kaskarraren ondorioz jasaten ditugu matxurak ere murriztuz" aurreratu du Del Campok.

Iberdrolarekin elkarlanean

Argiztapena hobetzea da gobernu talde honen apustuetako bat eta horregatik Iberdrolarekin harreman zuzena dugu, bere titulartasun diren lineak lehen baino lehen konpondu ahal izateko. Koordinazio on horren emaitza da, aurreko urtean Uribeko Merindan, udaletxeko inguruan, Gipuzkoa kalean eta La Paz kalen burutu ziren lanak. "Kale horietako askok itzalaldiak jasan zituzten aurreko urtean eta arazoa konponduta dago jada, baina beste gune askotan ere Iberdrolak lanean aritzeko asmoa du", esan du alkateak. Horrela bada, Arteagabeitiak, La Inmaculada, Miranda etorbidea, Gaudi, Larrea, Zuatzu, Murrieta, Arrontegi eta Zabailan dauden arazoak konpontzeko asmoa du Udalak 2019an.

Lurrazpiko pasabideak kentzea

Gainera, emakumeen segurtasuna hobetzeko lau urte hauetan burutako ekintzen artean, aipagarriak izan dira hiru tunelen itxiera. Egun, Kareagako tunela ixteko lanetan ari dira, Bizkaiako Foru Aldundiko hitzarmen bati esker, 207.223,78 euro inbertitu diren, tunelak behin betiko itxi eta semaforo bidez kontrolatutako gurutze-bide berriak ezartzeko gainazalean.

Martxoan hasiko dira La Orconera tunelaren hormak botatzeko lana. "Segurtasun Gutxiko Puntuen Mahaian egindako elkarlanari esker sortu zen obra hau burutzeko ideia, teknikariekin batera egindako ibilaldietako baten hain zuen