Getxoko Udalak dirulaguntza garrantzitsu bat jaso du, 'Eskualdeko lehiakortasunari bultzada 2021' deialdiaren barruan, Getxo Itsas Hub proiektua garatu ahal izateko. Konkretuki 82.717 euro jaso egin ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren partetik. Getxo Itsas Hub zentroa udalerriko Kirol Portuan kokatuta egongo da.

Halaber, lurraldeko enpresen mapa bat egingo da, “Made in Bizkaia” produktuak sustatzeko ekintza-planak egingo dira eta, Euskadiko unibertsitateekin lankidetzan (UPV-EHE, Deustu eta Mondragon Unibertsitatea), lehiaketa egingo da nautikaren eta irristatze-kirolen sektorean proiektu berritzaileak sustatzeko.

GETXO ITSAS HUB

Getxo Itsas Hub Udalaren proiektua da eta itsas industria eta irristatze-kirolak sustatzea du helburu. Ekimena Bizkaiko beste garapen-agentzia batzuekin lankidetzan garatzen da, besteak beste, honako hauekin: Sopelako Udala, Uribe Kosta Behargintza, Jata Ondo, Santurtziko eta Bermeoko udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren “Bizkaia Orekan Sakonduz” programaren esparruan.

Getxo Itsas Huben helburua berrikuntza gune bat sortzea da itsasoaren eremuan, itsas jarduera eta industrian, irristatze-kirolen eta itsas bidaietako zerbitzuen esparruan… Hori guztia balio-kate osoan: diseinutik hasita, produkzioa, material berriak, zerbitzuak eta teknologiak, iraunkortasuna bereziki azpimarratuz. Asmoa da Getxo eta Bizkaia nazioartean erreferente izatea sektoreari lotutako enpresak instalatzeko, eta bertan tokiko enpresak eta ekintzaileak, mikroenpresak eta startup-ak sustatzea.