Udalerriko biztanleei laguntza berri bat eskaintzeko helburuarekin, Getxoko Udalak martxan jarriko ditu aurten 2021-2022 ikasturterako Hezkuntzako gastu orokorretarako laguntzak. Oraingo honetan, 150.000 euroko aurrekontua bideratu egingo du Udalak. Laguntza horiek eskatzeko epea zabalik dago jada, eta datorren azaroaren 15era arte egongo da irekita.

Laguntzak 2021ko urtarrilaren 1etik gutxienez erroldatuta dauden herritarrek eta antzinatasun berean eskolatuta eta erroldatutako seme-alabak dituztenek eskatu ahal izango dituzte, Haur Hezkuntzako bigarren ziklotik (hiru urte) DBH mailara arte barne.

Familia unitatearen urteko diru sarrera guztiak, 2020an ez dira 53.200 euro baino gehiago izango (950 euro, 2002ko lanbide arteko gutxieneko soldataren hileko zenbatekoa, bider 4 eta 14 hilabeteko soldata). Gehieneko muga hori familia uniatetako kide kopuruaren arabera haztatuko da.

Gainera, seme-alaben eskolatze egokia bermatzeko, eta era berean irakasleek, ikastetxeetako organoek eta hezkuntza administrazioek egingo dizkieten eskakizunak beteko dituelako konpromisoa adierazi beharko da. Udalarekin eta Ogasunarekin dauden zerga betebeharrak familia-unitateko kide guztiak egunean izan behar dira eta baita Gizarte Segurantzarekin daudenak ere.

Eskatutako dokumentazioa Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez, entregatu beharko da eta posible ez den kasuetan, Herritarren Arretarako Bulegoetan entregatu ahal izango da, aurretiko hitzordua eskatuta, 944660000 telefono zenbakian.