Ez da asteburu erraza izan Getxoko Udaltzaingoko agenteentzat, zeinek 650 litro alkohol eta 18 bozgorailu konfiskatu behar izan zituzten larunbatean gauean. Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta Udalak jai guztiak bertan behera utzi izan zituen arren, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak prebentzio dispositibo berezi bat antolatu egin zuten Areetan, Ama Mesedetako jai eguna zela eta.

Dispositibo hori 18:00an hasi zen eta igandeko 06:00etara arte luzatu zen, sare sozialetan Bizkaiko herri desberdinetako gazte askoren arteko “elkarretaratze” baterako deia atzeman ostean. Gazte gehienak 13 eta 17 urte bitarteko adin gabeak izan ziren.

Poliziak Areetako Geltokia plazan presentzia indartu zuen, eta bertara sare sozialen bidez ezarritako hitzordura hurbildutako gazte ugariri hamaika litro alkohol atzeman zizkieten. Gainera, Areetako eta Gobelako metro geltokietako eta Bizkaia Zubiko irteerak ere kontrolatu zituzten, baita Evaristo Churruca eta Areetako kaiak ere. Era berean, kalez jantzitako udaltzainek supermerkatuen eta auto-elikadurako denden zaintza lanak egin zituzten, adin gabeei alkoholaren salmenta ekiditeko.

Poliziaren prebentzio-lanaren ondorioz, 68 jarduketa egin zituzten, horien artean hurrengoak:

  • 650 litro alkohol konfiskatzea eta suntsitzea, bide publikoan makro-botiloi bat egin nahian zeuden gazteei.
  • 18 bozgorailu kentzea bide publikoan jaiak egin nahi zituzten gazte-talde batzuei (gehienak Areetako Geltokia plazan eta Ibaigane kalean).
  • 10 pertsonaren kontrako salaketak, kalean alkohola edateagatik, COVID-19ko araua ez betetzeagatik.
  • 15 urteko adin gabeko neska bat artatzea, intoxikazio etilikoagatik osasun laguntza behar izan zuelako.
  • 2 borrokan esku hartzea eta neutralizatzea. Batean laban bat konfiskatu zuten.
  • Gazte baten atxilotzea desobedientzia larriagatik eta agintaritza-agenteei aurre egiteagatik, kalean alkohola edateagatik salaketa jarri behar ziotenean
  • Ostalaritzako 5 lokal salatzea, indarrean dagoen araudia ez betetzeagatik.
  • Bederatzi izapide inguruko ostalaritzako establezimenduri.
  • Salaketa merkataritzako lokal bati hiru adingaberi alkohola saltzeagatik.

Udalak behin eta berriz azpimarratu du banakako eta taldeko erantzukizunez jokatu behar dela, eta gogorarazi du ezarritako oinarrizko babes-neurri sanitarioak bete behar direla