Irailaren hasierarekin batera, hainbat aldaketa egin ditu Getxo Kirolakek fitness-muskulazio gimnasioetako ordutegietan, zerbitzu eskaintza birdiseinatuz eta ordutegiak zabalduz.

Beraz, muskulazio aretoez eta entrenamendu aerobikorako makineriaz gainera, pertsona inskribatuek dohainik eskura dezakete jardueren programa bat Fadurako edo Gobelako aretoetan, astelehenetik ostiralera, ordu erdiko saiotan. Lehenengo klasea 7:45ean hasiko da eta azkena 21:30ean. Gainera, larunbatero 11:00etatik 12:30era programazio berri honetako jardueraren batekin lotutako master class bat emango da.

ESKAINTZA

Modalitate eskaintzak honakoak dira: cross training, entrenamendu funtzionala, body pump, adinekoengana zuzendutako bizkortzea, intentsitate handiko tarteen entrenamendua (Hiit), bihotzerako saio leuna, entrenamendua banda elastikoekin, body combat, global fitness, hipopresiboak eta abdominalen zein lunbarren entrenamendua.

Gimnasioko kuotak balio du bai Fadurako eta bai Gobelako aretotan sartzeko, eta areto bakoitzak bere jarduera egutegia izango du. Gimnasioaren abonuak Fadurako sauna eta bainu turkiarra dohainik erabiltzeko aukera ematen du. Zerbitzu guzti hauetarako prezioa hilean 37,40 eurokoa da (26,50 eurokoa inskripzioa hilaren 11n egiten denean eta 16,80 eurokoa hilaren 21etik aurrera egiten denean).

Gimnasio berri askoren kudeaketan bezala, Gobelakoa bideozaintza-sistema baten bidez kontrolatuko da, eta ez da langilerik egongo, antolatutako eskoletan izan ezik. Faduran, berriz, aurrez aurreko arreta mantenduko da. Bi instalazioetan ordutegiak zabalduko dira. Horrela, aretoak astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik 7:30etik 21:30era (eta asteburu eta jaiegunetan 8:30etik 21:30era).

Informazio gehiago: getxokirolakfitness@gmail.com , Getxo Kirolak-eko jendearen arretarako bulegoetan eta Getxo Kirolaken webgunean.