GETXO. Bizkaiko Golkoak Mini Gascogna estropada jasoko du uda honetan. Probak 600 itsas miliako joan eta etorriko ibilbida dauka Bizkaiko Golkoa zeharkatuz, Le Verdon-Sur-Mer, La Rochelle hegoaldetik 80 kilometrora (Frantzia), eta Getxo artean. Aurten uztailaren 30etik abuztuaren 3ra bitartean jokatuko da.

Bertan Mini6.50 erako 72 belaontzik parte hartuko dute. Mini6.50 belaontzia habitagarria da, dimentsio txikikoa, Atlantikoa gurutzatzeko egokia. 50 baino gehiago frantziarrak izango dira, nahiz eta beste jatorri batzuetakoak ere nabarmentzekoak diren, hala nola Italia, Alemania, Suitza, Belgika, Uruguai edo AEB-takoak.

Mini Gascogna izango da parte-hartzaileei Frantzia eta Karibe artean, Kanariar Irletan eskala eginez, urte bakoitietan jokatzen den Mini Transat 2021 entzutetsurako sailkatzeko aukera emango dien azken estropada.

Estropada bi portuko udalerrietako ordezkariek antolatuta egongo da. GOS Offshore Sports izango da Getxon estropadak egingo duen eskalaz arduratuko dena. “Sailors for the Sea” zigiluarekin konprometitutako enpresa da (ziurtagiri horrek adierazten du antolatzaileak ingurumenean eragindako eragina murrizteko neurriak hartu dituela, besteak beste, erabilera bakarreko plastikoa ez erabiliz, tokiko produktuen kontsumoa lehenetsiz eta hondakinen bilketa antolatuz sortzen diren lekuan bertan). Gainera, proban ingurumena gehien errespetatzen duen partaidearentzat sari berezia izango da.

Halaber, Mini Gascogna estropada, The Race Around 2023 munduaren inguruko estropadaren Futures Program izeneko egitasmoarekin lotuta dago, industria nautikoan eko-arduratsuak diren materialen erabilera bultzatu eta gazte zein helduentzako heziketa-programak eskaintzen dituena.

JARDUERA-AGENDA

Getxora uztailaren 30ean iritsi eta Frantziara abuztuaren 3an itzuliko den estropadaz gain, Udalaren eta ekitaldiaren beste babesle batzuen laguntzari esker, egun horietan jendeak familian egiteko ekintzak izango ditu eskuragarri, pandemiaren bilakaera onaren mende egongo diren ekintzak: doako tailerrak, kontzertuak, hondartza garbiketa eta bakarkako eta binakako Bizkaiko Txapelketa. Horrela, apiriletik aurrera zabaltzen den programa da: ikastetxe ezberdinetarako bisitak ere egingo dira eta Getxo eta Bizkaiko Itsasoa eta Irristadura sektorera bideratutako maisu eskola bat (master class) emango da maiatzean zehar, Bizkaian kokatutako 171 enpresez osatutako sektore horretako pertsona ekintzaileei zuzendutako Getxo Itsas Hub sortu berria aprobetxatuz, udalerriak kirol eta ongizate arloko teknologien industriaren alde eginiko apustuaren barnean, eta udalerriko sektore estrategikoetako bat sustatzeko bidean.

Aspaldiko urteotan, Getxo derrigorrezko geldialdi modura sendotu da bela eta nautika maite dutenentzat, haietako diziplina guztietan. Berez, bertan kokatzen dira Euskadi osoko amarraduren %20, guztira 1.200. Kirol Portuko zerbitzu eta azpiegiturek, oraingoan, estropadalariak hartuko dituzte, gizon zein emakume, Getxoko ondare historiko eta kulturala ezagutzeko aukera izango dutenak, Bizkaia Zubitik Galeako labarretaraino.

Nabarmendu behar da Getxo nabigatzaile bakarlari handien habia dela. Vendée Globe izenekoan historia osoan izan diren estatuko lau parte-hartzaileetatik bi getxotarrak ziren: Jose Luis de Ugarte eta Unai Basurko. Azken horrek zeregin garrantzitsua beteko du estropada egunetan programatutako eta hilabete honetan ezagutaraziko diren jardueretan. Ander Etxabe getxotarra ere, Gos enpresako arduraduna, bela getxotarrei eta bizkaitarrei gerturatzeko eta harrobia sortzeko helburuarekin bat dator, lehiaketaren eta abenturaren artean dagoen estropada mota honetara estropadalariak etengabe erakarriz.

Baieztatua dago Mini Gascogna estropadak Kirol Portuan egingo duela eskala 2021eko eta 2023ko edizioetan, Getxo estropaden nazioarteko portu garrantzitsu modura sendotuz.