GETXO. Getxoko Udalak errefusa-frakzioko edukiontzi grisetan ahoak instalatzeko lanak hasi ditu dagoeneko. Guztira 574 edukiontzien tapetan jarriko da jada edukiontzi hori eta urdinetan ezarrita dagoen sistema hau.

Ahoak egiteko fasearen ondoren, muntaketa-lanak “in situ” egingo dira eta 11 aste iraungo dute gutxi gorabehera. Areetako eta Algortako erdialdean hasi dira lanak. Aurreko fasean bezala, oraingo tapak askatu eta ahoz hornitutako tapak muntatuko dira. Beraz, errefusa-frakzio horretan estalkirik gabeko edukiontziak egon daitezke noizbait.

Bigarren jarduera horrek 48.500 euro inguruko kostua izango du, eta 2019rako Partaidetza bidezko Aurrekontuetan jasotako eskaerari erantzuten zaio. Izan ere, herritarrek lehentasuna eman zioten edukiontzien aldaketari, eskuragarriago egiteko; eta, bestetik, bigarren jarduera horri esker, udal gobernuak EH-Bildurekin 2018ko azaroan sinatu zuen hiri hondakin solidoei buruzko akordioa betetzen da, 2022an gaikako bilketan eta bereizketan birziklapenaren %50era iristeko erronkan aurrera egitea ahalbidetuko duten ekintzak inplementatzeko, Europako Zuzentarauei jarraituz.

Izan ere, 2019an hondakinen gaikako bilketaren tasa %34,50ekoa izan zen, aurreko urtean %31,31koa izan zen bitartean; eta horrek gero eta hurbilago jartzen du Getxo aipatutako erronka horretatik. Udalaren arabera, zenbakien hobekuntza hori, besteak beste, edukiontziak ipintzeko irizpide berriak ezartzearen ondorio izan da; izan ere, 2016. urtean 1.260 edukiontzi zeuden, eta 2.020an 2.211. Hazkunde hori gaikako bilketarako edukiontzietan eman da, eta gaur egun 1.613 dira. Eta horrek Hiri Hondakinen gaikako bilketa %13 gehitzea ekarri du. Edukiontzi zaharren ordez gaur egungoak erabiltzen direnetik eta 2019. urtearen amaierara arte, urtean 3.000 tona hondakin gehiago jasotzen dira gaika, eta urtean 29.000 tonetatik 10.000 dira guztira gaika biltzen direnak.

2019an, biztanleko eta urteko 44,35 kg paper, 21,54 kg ontzi, 25,03 kg beira eta 249,91 kg hondakin (errefusa) sortu ziren, Bizkaiko batez bestekoaren gainetik. Udalak eskertu egiten du herritar gehienek birziklapenarekin duten inplikazioa, eta alta ematera animatzen du materia organikoa biltzeko zerbitzuan (edukiontzi marroia), HABetan, 94 464 43 80 telefono-zenbakiaren bidez edo esteka honetan. Hain zuzen ere, aurreikusita dago etxez etxeko kanpaina espezifiko bat egitea edukiontzi grisera botatzen diren hondakin guztien % 45 inguru den materia bat jatorrian hautatzea indartzeko. Material hori jatorrian hautatzea funtsezkoa da 2022an erronka hori lortzeko.