GETXO. Getxoko Emakumeen Jabekuntza Eskolak ezagutzera eman ditu ikasturte berrian eskainiko dituen ikastaro eta tailerren programazioa. Ikastaro horietan izena emateko epea irailaren 14tik 30era egongo da zabalik.

Eskola Basauriko, Ermuko eta Ondarroako udalerriekin sarean antolatuta dago, emakumeen ahalduntza bultzatzea eta politikan eta gizartean beraien parte hartzea sustatzea ahalbidetzeko. Eskola emakumeentzat ikasteko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko topalekua izateaz gain, adin eta jatorri guztietakoentzako esperientziak partekatzeko tokia ere da. Oraingoan, Covid 19ak eragindako egoera dela eta, ikastaro batzuk online bidez eskainiko dira, aurrez aurre egitea posible ez denean. Horregatik ikastaro guztiak doakoak izango dira, aurretik izena emanda. "Ikasturte berriari begira, arreta berezia jarri dugu koronabirusak gure bizitzetan duen eraginarekin zerikusia duten ikastaroak eta tailerrak antolatzeko, egoera honek agerian utzi baitu feminismoek planteatzen dutena, hau da, bizitza eta zaintza erdian jarri behar dugula. Bizitza krisian dagoela eta denon artean zaindu behar dugula", nabarmendu du Carmen Diaz Gizarte Kohesioko zinegotziak.

IKASTAROAK ETA TAILERRAK

2020/2021eko ikasturteak 15 ikastaro, tailer eta jarduera (batzuk gai berriekin eta bi euskaraz) eskainiko ditu, iraupen desberdinarekin, hurrengo esparrukoak: Komunikazioa, Nortasun eta subjektibotasun femeninoa, Munduko emakumeen elkartasun eta trukatzea, Feminismoa, Osasuna, Kultura Birdefinitzea eta Autonomia sendotzea. Jarduerak Jabekuntza Eskolan bertan, Algortako Martikoena kaleko 16 zenbakian eta Romo Kultur Etxean izango dira. Aurrez aurre egitea posible izango ez balitz, online izango lirateke ekitaldiak. Tituluak hurrengoak izango dira:

  • Nola hitz egin jendaurrean
  • Erotika tailerra. Ahalduntze sexuala
  • Confinamiento. Y ahora€ ¿qué?
  • Aprendiendo a querernos
  • Laboratorio de teatro feminista. Desde el cuerpo a la acción social concreta.
  • Mugak: mujeres que se fueron, mujeres que llegan.
  • Escuela de Economía Feminista de Getxo (no necesita inscripción).
  • Autodefensa feminista
  • Taller de alimentación consciente. Mindful Eating.
  • BIORISA, taller de risoterapia
  • Reforzar el suelo pélvico
  • Acoger a nuestra niña interior.
  • Coro feminista: cantando y componiendo una identidad propia.
  • Taller de escritura creativa
  • Manos a la luz, taller de electricidad para la autosuficiencia.