GETXO. Koronabirusak eragindako egoera pixkanaka-pixkanaka atzean utzita, erakunde publikoak administrazio-prozedurak tramitatzen hasi dira berriro. Getxoko Udalak 391.737 euro bideratuko ditu aurten Garapeneko Lankidetzarako proiektuetara. Bihartik aurrera, ekainak 11, eta uztailaren 10era arte irekita egongo da dirulaguntzak eskatzeko epea. Beti bezala, hiru dirulaguntza ildo egongo dira.

Diru-laguntza lankidetza alorrean lan egiten duten pertsona juridikoek eskatu ahal izango dute, esate baterako, GGKEek, kongregazio erlijio-kongregazioek. Eskaerak Udaleko webgunearen Administrazio Elektronikoko Bulegoan aurkeztu beharko dira: www.getxo.eus

DIRULAGUNTZEN ILDOAK

Lehenengo diru-laguntza ildoak 320.000 euro izango ditu, txirotutako herrialdeetan aurrera eramaten ari diren proiektuak finantzatzeko. Horien bidez tokian tokiko gaitasuna eraldatzeko aldaketak bultzatu nahi dira. Horretarako, genero ikuspegia kontuan hartzen duten ekimenek lehentasuna edukiko dute eta baita PNUDek egindako Giza Garapenerako Indize baxua edo oso baxua duten alde geografikoek ere.

Bigarrenez, 56.737 euro banatuko ditu udalak herritar getxotarrei zuzendutako Sentsibilizazioa eta Gizartea Erealdatzeko Hezkuntzako proiektuen artean.

Hirugarren ildoak 12.000 euro aurreikusten ditu krisi egoerei aurre egiteko, eta eskaerak aurkezteko epea abenduaren 1era arte luzatuko da. Krisi egoerak natur kausek edo gatazkek eragin dezakete. Lehen mailako beharrak asetzeko ere izan daitezke edo bere bat-batekotasunagatik aurreko ataletan sartzen ez direnetarako ere. 3.000 euro ere adingabeen harrera programetarako izango dira.