Arratsaldeko 19:00etan

'Palabras de caramelo' laburmetraia proiektatuko da Getxon ostiralean

26.02.2020 | 04:00
Romo Kultur Etxea, barrutik.

GETXO. Hurrengo ostiralean, otsailaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, Getxoko Romo Kultur Etxeak 'Palabras de Caramelo' izeneko laburmetraia hartuko du. Filmak saharar errefuxiatuen kanpamendu batean bizi den mutiko gor baten istorioa kontatzen du. Zineforum saioa Getxoko udalak eta ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko elkarteak antolatu dute eta Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko bi kide izango dira bertan.

Juan Antonio Moreno da lanaren zuzendaria; elkarrizketarik gabekoa da eta 20 minutuko iraupena du. Kori umeak idaztera ikasteko beharra sentitzen du laguna den Caramelo gameluak adierazi nahi duena agertzeko, inkomunikazioaren oztopoa gainditzeko eta heziketarako eskubidea aldarrikatzeko. Ekitaldirako sarrera doakoa izango da, lekua bete arte.

SAHARAR BANDERA UDALETXEAN

Getxoko udalak otsailaren 27an, azken urteotan egin duen moduan, saharar bandera ipiniko du udaletxean, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 44 urteurrenean, saharar herriarekin duen konpromisoa adierazteko. Burututako ekintzen artean, Getxoko udalak Euskal Karabanarekin kolaboratzen du, produktuak Aljeriako errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko; Oporrak Bakean programa sustatzen du, saharar haurrak uda familia getxotarrekin eman dezaten, eta 1997az geroztik, ATFAL elkartearen proiektu baterako diru laguntza ematen du, aniztasun funtzionala duten pertsonen zentro baterako. Horretan hasieran pertsona gorrekin lan egiten zuten, baina urteak igaro ahala, jarduera mota guztietako aniztasun funtzionaleko pertsonengana hedatu zen. 2019ra arte proiektua saharar 200 adin gutxikorengana eta 800 pertsona nagusirengana heldu da.