BILBO. Nazioarteko Kriteriuma 12: 00etan hasiko da, baina aurretik, 10: 30etik aurrera, 3 eta 14 urte bitarteko txikiek txirrindularitzaz gozatu ahal izango dute ibilbide txiki batekin, eta parte hartzeagatik bakarrik eramango dituzte opari interesgarriak. Hori bai, bizikleta eta kaskoa eramatea behar da parte hartzeko.

Nazioartekoa

12: 00etan hasiko dira probak, eta hainbat mailatako txirrindulariek parte hartuko dute Bulebar inguruan ezarritako zirkuituan. Junior, Sub 23, Élite eta Profesional kategoriak egongo dira, bizikletako profesional ohi ezagunekin batera. Txirrindulari profesionalen artean txapeldun handiak izango dira Leioan: Pello Bilbao (Giroko bi etapa irabazi zituena) y Fabricio Ferrari (Caja Rural ohia, orain Efapel portugaldarraren lerroetan).

Maria Paula Tobias mexikarra (Duatloi Junior Munduko Txapelduna), Sandra Gutierrez (kadete mailako Espainiako Kopako irabazlea), eta Sandra Alonso (junior mailako Espainiako Kopako irabazlea, eta zortzigarrena Doha munduko txapelketan) bezalako txapeldunak ere izango ditugu.

Horrez gain, Igor Antón, David López, Mikel Pradera eta Mikel Zarrabeitia profesional ohien aurpegi ezagunak izango ditugu, Iker Amarika speaker ezagunak atzeratutako ekitaldi batean.

Bizikleta eta, oro har, kirola maite dutenentzat ezinbesteko hitzordua.

TRAFIKO MOZKETAK

Goizeko 8:00etatik 15:00ak arte, trafikoa moztuta egongo da honako errepidetan:

1. Bilbo-Getxo norazkoan, Iturribideko elkargunearen (noranzko aldaketa) eta Etxebarrikoena arteko tartean.

2. Elexalde etorbidea ? Leioandiko biribilune igoera/jaitsiera tartea.

San Juan, Iturribide, Ikea, J.R. Aketxe eta Errekaldeko auzokideek, derrigorrez Mendibiletik sartu eta irten beharko dute.

Etxebarrikoena, Elexalde Auzoa 24-28 , Estartetxe 2-12 y 5-11 zenbakietako auzokideek, Inaurratzaga kaletik kontrako noranzkoan irten beharko dute, antolatzen egongo diren pertsonen seinaleak kontutan hartuta.

Dena dela, ibilgailuentzat itxita egongo den aldea behar bezala markatzeko seinaleak jarriko dira. Inguretan kotxez ibiliko direnei kontu handiz ibiltzeko eskatzen diegu.