GETXO. Getxoko Udalak Adin gabekoei alkohola saltzea ekiditeko operatiboa egingo du Mesedetako jaietan, irailaren 20tik 22ra. Ertzaintzak eta Udaleko Babes Zibilak parte hartuko dute operatiboan. Jaiak direla eta Areetako ostalaritzako establezimenduek ordu bat terdiz beranduago itxi ahal izango dute datorren ostiralean eta larunbatean.

Besteak beste, polizia-taldeak jai eremutik eta inguruetatik ibiliko dira. Ostiral arratsaldetik, hilak 20etik, igandera arte, hilak 22ra arte, adingabeei alkohola ez saltzeko eta edari alkoholikoak atzemateko zaintza berezia jarriko dute. Horretarako, eta baita beste era batzuetako istiluak ekiditeko ere, gaueko txandak indartuko dituzte. Alkoholemia prebenitzeko kontrolak ere egingo dituzte Bide Segurtasun alorrean eta zigorrak ipiniko dizkiete droga-mendekotasun prebentzio alorreko legea hausten dutenei.

Gainera, jai eremuetan saltzaile ibiltariak egotea eragotziko da, legez kanpoko jarduera izateaz gain, tokiko merkataritzarako eragin negatiboa izan daitekeelako.

Eraso sexisten kontrako kanpaina

Getxoko Udalak abian jarritako Getxon planto eraso sexistei! sentsibilizazio kanpaina Areetako Mesedeetako jaietan izango da, datorren asteburuan, irailaren 20tik 22ra. Udako aurreko jaietan bezala, kanpainaren leloa eta irudia dituen kartela totem ezagunetan jarriko da Areetako metro geltokiaren irteeran. Gainera, Udala pultsera moreak banatzen ari da, Eraso matxistarik gabeko jaiakesaldiarekin, eta indarkeria matxistaren kontrako esaldiak dituzten biniloen irudiekin eta mezuekin egindako bideoa gizarte sareen bitartez zabalduko du. Binilo horiek udalerriko hainbat plazatako bizikletak aparkatzeko tokietan daude jarrita.

Tabernak ixteko ordutegia zabalduta

Udalerriko ostalaritzaren alde egiteko eta aldi berean herritarren atsedena zaintzeko bermatzeko oreka zaintzeko, jaietan Areetako ostalaritzako establezimenduek ordu bat terdiz beranduago itxi ahal izango dute irailaren 20ean eta 21ean, ostiralean eta larunbatean.