BILBO. Udako jaiei begirako kanpainaren helburua da “eraso sexistarik gabeko jai berdintsuekin gozatzea sustatzea, eta edozein erasoren aurrean, erreakzionatu, biktimari laguntzea eta salatzea, azpimarratuz Ez beti dela EZ”, gogoratu du Carmen Diaz Berdintasun Zerbitzuko zinegotziak.

Kanpainaren jarduerak

Eraso sexisten kontrako kanpaina sentsibilizazioa hedatzean oinarrituko da, hainbat euskarriren bitartez. Alde batetik,

kanpainaren leloa eta irudia dituen kartela totem ezagunetan jarriko da udako jai nagusietan. Horrela, uztailaren 24tik 26ra, Aixerrotako Paellen Lehiaketaren eremuaren sarreran bi jarriko dira. Uztailaren 26tik 31ra Algortako Geltokia plazan eta San Nikolas plazan bana jarriko dira, Algortako jaietan; uztailaren 31tik abuztuaren 6ra, Santa Eugenia plazan eta txosnen eremuaren ondoan jarriko dira totemak, Romoko jaietan; abuztuaren 6tik 16ra, zelaigunearen eta bidegorriaren amaieran izango dira, Portu Zaharreko jaietan, eta irailaren 20tik 23ra, Amistad kalean eta Areetako metro geltokiaren irteeran, Ama Mesedetako jaietan.

Bestalde, Udalak 5.000 eskumuturreko pultsera more banatuko ditu Eraso matxistarik gabeko jaiak esaldiarekin, jai batzorde eta ostalaritzako establezimenduren artean.

Jaiek irauten duten bitartean, indarkeria matxistaren kontrako esaldiak dituzten biniloen irudiekin eta mezuekin egindako bideoa gizarte sareen bitartez zabalduko da. Binilo horiek Algortako Geltokia eta Areetako Geltokia plazetan, Aixerrotan eta Ereagako pasealekuan bizikletak aparkatzeko tokietan daude jarrita.

Azkenik, udan, Getxon planto eraso sexistei! leloa udalerriko metro geltokietan publizitate euskarrietan egongo da ikusgai eta baita Bizkaibusaren Berango-Areeta busean, eta batzuetan Bilbao-Azkorri eta Areeta-Armintzakoetan ere.