BILBO. Getxoko Udalak emakumeenganako indarkeriaren kontra kanpaina berri bat jarri du martxan. Kanpaina Herritarrei, bereziki gazteei, zuzenduta dago eta presidentzia, Gorteekin Harremanetarako eta Berdintasuneko Ministerioak emandako 14.802€-ko diru-laguntzarekin eramango da aurrera.

Diru-laguntza hori genero indarkeriari lotutako Estatu Hitzarmenaren neurrien artean kokatzen da, emakumeenganako indarkeria lehentasunezkotzat jotzen baitu, gizarte osoan eragina duena, eta horren aurrean erakunde, esparru politiko eta sozial guztien konpromisoa lortu nahi duena. Asmoa da indarkeria guztiak desagertzea lortzeko hitzarmenak adostea.

Sentsibilizazio kanpaina

Herritarrei, bereziki gazteei, zuzendutako kanpaina kaleko ekintza bat da, hain zuzen ere, udalerrian bizikletak aparkatzeko tokietan lau binilo ipintzean datza, uztai-koaderno baten orriak izango balira bezala, eta horietan genero indarkeriari buruzko hitzaldi batean ikasle batzuek hartu ahal izango lituzketen apunteak irakur daitezke. Euskaraz eta gazteleraz dauden esaldiek genero indarkeriari buruzko informazioa azaltzen dute eta nabarmentzen dute kolektibo batzuek genero indarkeriatzat eta kaltegarritzat hartzen ez duten hainbat egoera, esate baterako, kontrola bikotean. Horiei aurre egiteko proposamenak eta irtenbide egokiak ere aipatzen dira biniloetan, interes telefono zenbakiekin eta hastags batzuekin batera”, azaldu du Amaia Agirre Alkateak.

Esaldi horietariko batzuk dira: No es amor si trata de alejarme de mi entorno, Se enfada porque quiero hacer mi plan eta Harreman osasuntsua da baldin eta planak elkarrekin nahiz bakoitzak bere aldetik egiten baditugu.

Biniloak Algorta Geltokia plazako, Areetako Geltokia plazako, Ereagako pasealekuko eta Galeako aparka bizietan kokatu dira. Biniloek uda osoan irautea espero da, “giza eskubideen urraketa diren emakumeenganako indarkeria guztiak desagerrarazten dituen gizarte bat eraikitzeko Udalak duen konpromisoa indartuz . Uste dugu binilo hauen presentziak konpromisoa gogoratzeko balio duela eta baita garai honetan udalerriko auzoetan ospatzen diren jaietako eraso sexisten kontrako mezu argia bidaltzeko ere”, gehitu du Amaia Agirrek.

Autodefentsa feministarako heziketa

Kanpainaz gain, aipatutako diru-laguntzaren parte bat autodefentsa feministarako heziketa bat antolatzeko ere izan da. Heziketa hilabete honetan burutu da, norberaren edo kolektiboaren jabekuntza gisa ulertuta, eta gainera, oinarritzat jotzen da kalteak murrizteko eta emakumeen autoestimua areagotzeko.

Bi heziketa saio izan dira, pasa den ekainaren 17an eta 21ean, 17:00etatik 21:00etara (guztira 8 ordu), Villamonteko Kultur aretoan. Bertan bederatzi emakume gaztek, Portu Zaharreko eta Algortako jai batzordeetako kolaboratzailek, hartu dute parte.

Formazio dinamikoa izan da, euskaraz. Bertan erasoak identifikatzeko tresnak eta estrategiak zehaztu dira; horien jatorria aztertu dute eta baita emakumeok horiek pairatzearen zergatia ere; indarkeria mota desberdinak identifikatu dituzte eta indarkeria matxistaren kontzeptua definitu ere. Era berean, emakumeek, bereziki gazteek, jasaten dituzten erasoen aurreko erantzun indibidualak eta kolektiboak aztertu dituzte. Parte hartzaileek beldurrak eta emozioak partekatzeko aukera ere izan dute.