BILBO. Algortako Geltokia plazako lur azpiko sarrera egokitzeko proposamenak bozka gehienak jaso ditu aurrekontu parte-hartzaileen barruan. Fase honen epea apirilaren 4an bukatu da eta bozka gehienak lotu dituzten hurrengo proposamenak Portu Zaharreko zelaigunea hobetzea, kirol-erabilerarako guneak egokituz eta Areetako Geltokia plaza egokitzea dira.

Korporazio berria sartu zain, aurrekontu parte-hartzaileetan aurreikusitako milioi bat euroko diru-partida banatuko da lehenengo bost proiektuen artean: Algortako Geltokia plazako lur azpiko sarrera egokitzea (22.000€), Portu Zaharreko zelaigunea hobetzea kirol-erabilerarako guneak egokituz (50.000€), Areetako Geltokia plaza egokitzea (600.000€), haurrentzako parke bat estaltzea (300.000€) eta bizikletak aparkatzeko guneak jartzea Algortako hainbat tokitan (2.250€).

Bigarren fase horretan, jasotako galdeketen kopurua 754koa izan zen; horietatik, 654 baliodunak eta 100 baliogabeak (hainbat arrazoirengatik). Gehienak (552) paperean aurkeztu ziren, udal eraikin ezberdinetan eta kaleko karpetan jarritako buzoietan. 202 online jaso ziren, web gunearen edo posta elektronikoaren bitartez. Prozesuaren parte-hartzaileen profilari dagokionez, erdia baino gehiago (%56) emakumeak izan ziren. Adinaren arabera, erdia baino gehiago adin talde handi bikoak izan ziren: 36-42 eta 62-75 urte bitartekoak izan ziren. 46-65 urte bitarteko emakumezkoek partizipazio altuena adierazi zuten eta, gizonen artean, 66 urte baino gehiagokoak izan ziren.

Aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fase honetan, proposamenak jasotzeko hiru postontzi jarri ziren Algorta, Areeta eta Bidezabalgo geltokietan. Halaber, boto-ontziak egon ziren Herritarren Arretarako Bulegoetan (HAB) eta Andra Mari, Gobela eta Fadurako kiroldegietan; gainera, informatzeko karpak ere jarri ziren Algortako Geltokia plazan, Areetako Geltokia plazan eta Bidezabalgo geltokiaren inguruan, eta parte hartzeko aukera eman zen udal webgunean erabilgarri zegoen inprimaki digitala betez, edota inprimakia helbide elektronikora bidaliz eskaneatutako eranskin gisa.