BILBO. Getxoko Komiki Azokak Marika Vila eta Joker liburu denda omenduko ditu urriaren 18tik 20ra. 18. edizioa Areetako Geltokia plazako karpan (saltokiak) eta Romoko Kultur Etxean (jarduerak eta fanzine gunea) ospatuko da.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, Marika Vila (Bartzelona, 1949) 1970ko hamarkadan hasi zen komikiaren eta ilustrazioaren munduan, eta hasieratik emakumearen eskubideen aldeko jarrera erakutsi zuen. Bere ibilbide profesionalean, Suedia, Erresuma Batua, Italia eta Espainiako argitaletxeentzat lan egin du. Emakume egile aitzindaria izanda, Espainiako trantsizioan zehar egile komikiari ateak ireki zizkion Konpromisoaren Belaunaldia delakoaren partaide izan zen.

Bere lanak argitaletxe eta argitalpen ugaritan kaleratu dira, besteak beste, Selecciones Ilustradas, D.C., Thompson, Norma, Troya, Totem, Toutain, El Jueves, El Víbora, Rambla, El País, El Periódico de Catalunya, La Vanguardia eta Planeta DeAgostini Cómics. Bere lan ospetsuenak dira "Si en el día una mujer...", "Desconfía...", "La mujer y la comida", "Dossier Amparo Torrego", "Penélope", "Tango", "Amablemente", "Trip", "Reflejos" (1 y 2), "Devilidad" eta "Mata-Hari".

Komikigintzaz gain, Marika Vila beste eremu batzuetan ere aritu da. Horrela, argitalpenen koordinatzaile, idazle eta Komikiaren Lengoaia eta Generoko Analisiaren ikertzailea da. Halaber, generoko kultur identitateen sormen eta irudikapenean doktorea da, eta 1976tik aurrera emakumeak gizartean, hezkuntzan eta komunikabideetan duen rolari buruzko hainbat gogoeta eremutan parte hartu du. Gai horiek guztiek bere lan zabalaren formatu guztietan ikusgai daude eta, hori dela eta, zenbait sari eskuratu ditu, adibidez, IVÀ saria.

JOKER

Bestalde, Bilboko Joker liburu denda 1994. urtean zabaldu zuten, Santutxu auzoan, eta Espainiako Kultura Ministerioaren Kalitatezko Liburu Denden saria eskuratu zuen lehen komiki denda izan zen. Zabaldu eta lau urtera lekuz aldatu zen, Bertendona kalera, eta beste bi lekualdaketa izan ondoren, bost urte Euskalduna kaleko 7 zenbakian kokatu dela. 300 metro koadro baino gehiagoko lokalean, komiki eskaintza zabala dauka.

Halaber, Jokder liburu denda kultur jardueragatik nabarmentzen da. Urtean 40 ekitaldi baino gehiago antolatzen ditu, esaterako, sinadura aioak, hitzaldiak, mahai inguruak, erakusketak eta lantegiak.