Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta Eusko Jaurlaritzak hartutako azken neurriak direla medio, Ermua Antzokiak Juan Diego Bottok eman behar zuen 'Una noche sin luna' izeneko ikuskizuna bikoiztea erabaki egin du. Dagoeneko sarrera guztiak agortu egin dira.

Udal kultura sailak ondorengo ohar hau ezagutzera eman du:

"Eusko Jaurlaritzak atzo, abenduak 28, argitaratu zuen Dekretuaren ondoren, zeinetan Covid-19aren aurkako prebentzioko neurri murriztaileak zerrendatzen baitira, eta, zehazki, mota guztietako establezimenduetan eta barruko esparruetan edukieraren %60rainoko mugari dagokionez, Ermuko Udalak honako erabaki hauek hartu ditu, neurri horiek betetze aldera, 'Una noche sin luna' antzezpenaren edukiera %60 moldatuko da. Hori horrela, emanaldira inolako eragozpenik gabe sartu ahal izango dira ikuskizunerako sarrera abenduaren 1a baino lehen erosi zutenek. Aldiz, aurtengo abenduaren 1ean edo ondorengo egunetan sarrera erosi zutenek ezin izango dute gaur emanaldia ikusi. Kasu horretan, sarreraren zenbatekoa itzuliko zaie eta lehentasunezko leku bat gordeko zaie, hala nahi izanez gero eta horrela jakinarazten badute, datorren urteko irailaren 28an egingo den bigarren emanaldirako.

Ermuko Udalak barkamena eskatu die gaur egungo egoera epidemiologikoaren larritasunak eta Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurriak berehala indarrean jartzeak eragindako kalteak jasan dituzten pertsonei, eta, ondorioz, erabakiak hartzeko eta modu egokiagoan komunikatu ahal izateko zailtasunak dituztela".