Herritarren artean birziklapena sustatzeko asmoz, Amorebieta-Etxanoko Udalak papera eta kartoia, gainerako hondakinak eta organikoarentzako edukiontzi sistema berritu egin du. Joan den asteazkenean, irailak 15, edukiontzi berriak udalerriko kaleetan instalatzen hasi ziren.

Eredu berriak eskuragarriagoak dira, altuera txikiagoa dutelako eta bide-segurtasuna handitzen laguntzen dutelako. Gainera, diseinu modernoagoa izaki, % 100 birziklagarriak dira, iraupen handikoak, zarata gutxiago sortzen dute eta erabilerrazagoak dira.

ORGANIKOA BILTZEKO SISTEMA BERRIA, ITXIERA ELEKTRONIKOAREKIN

Berrikuntza garrantzitsuenetako bat da, Amorebieta-Etxanok organikoa jasotzeko edukiontzi sistema berria izango duela. Edukiontzi honek sarraila elektronikoa izango du eta beraz, zornotzarrek Ametx txartela erabili beharko dute irekitzeko.

Dagoeneko Ametx txartela duten herritarrek honako punturen batean izango dute aktibatzeko aukera: Zelaieta Zentroan, irailaren 20tik aurrera, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Herriko plazan jarriko den puntuan ere aktibatu ahal izango da, irailaren 24an, ostiralean, 16:00etatik 20: 00etara, eta irailaren 25ean, larunbatean, 09:00etatik 13:00etara.

Bestalde, zornotzarrak puntu hauetara hurbildu ahal izango dira zalantzak argitzeko.

Oraindik Ametx txartelik ez duten zornotzarrek doan eskuratu ahal izango dute Zelaieta Zentroan, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

¿ZER UTZI BEHAR DA EDUKIONTZI MARROIAN?

Zornotzarrek janari gordina eta kozinatua bota beharko dute edukiontzi marroira. Gainerako hauek ere utzi daitezke organikoaren edukiontzian: kafe-hondarrak eta iragazkiak, infusio-poltsak, sukaldeko papera, paperezko ezpainzapiak, kortxo naturaleko tapoiak, zotzak€

INFORMAZIO GEHIAGO

Informazio puntuez gain, Udalak kartel bat jarriko du portal guztietan eta diptiko bat banatuko du postontzietan herritar guztiak informatzeko helburuarekin eta organikoaren sistema berrira egokitzea laguntzeko nahiarekin.