Urtero bezala, Ermuko Udalaren Kultura sailak martxan jarriko du aurten ere bai udako zinema. Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera sanitarioa dela eta, segurtasun-neurriak ezarriko dira. Programazioa datorren astelehenean hasiko da, abuztuak 2. Udalak egitaraua ezagutarazi egin du dagoeneko.

Emanaldiak astelehen eta asteazkenero izango dira, abuztuaren 2tik 25era bitartean, Orbe Kardinalaren plazan. Film guztiak 22:00etan hasiko dira, eta eguraldiak laguntzen ez badu, ohi bezala, Santiago elizako arkupeetan izango dira emisioak.

Zine-saio guztietan, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea publikoaren gunera sartzeko. Eserlekuak euren artean 1,5 metroko distantziarekin kokatuko dira, eta bizikidetza-unitate bereko pertsonak bakarrik eseri ahal izango dira elkarrekin. 10 urtetik beherako haurrek heldu batekin joan beharko dute.

Proiekzio osoan zehar, publikoa eserita egon beharko da, eta zine-gunea utziz gero, ezingo da berriro sartu.

Ikuskizuna amaitu ondoren, bertaratutakoek eserlekuetan egon beharko dute eta antolakuntzako langileen jarraibideak bete beharko dituzte, gunetik txandakatuta irteteko.

ERMUKO UDAKO ZINEMAREN EGITARAUA

Udako zine emanaldietarako aurreikusitako zortzi filmak honakoak dira:

  • Abuztuaren 2an: Padre no hay más que uno 2
  • Abuztuaren 4an: Onward
  • Abuztuaren 9an: Asterix eta edabe magikoaren sekretua
  • Abuztuaren 11n: Espías con disfraz
  • Abuztuaren 16an: Dora y la ciudad perdida
  • Abuztuaren 18an: El gran baño
  • Abuztuaren 23an: Agur Etxebeste!
  • Abuztuaren 25ean: Las invisibles