Pasaden uztailean, Iurretako Udalak TAO zerbitzuari buruzko udal-ordenantzaren aldaketa batzuk onartu zituen eta, abuztuaren etenaldia eta gero, zerbitzua nobedade berri horiekin funtzionamenduan izango da gaur hasita. Besteak beste, errotazio handiko doako bi gune sortu dira, Bixente Kapanaga eta Bidebarrieta kalean, eta errotazio urdineko eremua 15 plazarekin handitu da.

Hirigunean dagoen lurzoru-eskasia kontuan hartuta, tokiko administrazioak aparkaleku sistema regulatuan aldaketa batzuk egitea adostu zuen. Izan ere, hirigunean bizi diren bizilagunentzako aparkalekuak bermatzea beharrezkoa da baina, baita, egoiliarrentzat ez diren aparkalekuak modu ordenatu eta orekatuan txandakatzeko neurriak ezartzea. Horrela, gaurtik aurrera TAO zerbitzua berrikuntza batzuekin jarriko da martxan.

Aldaketa nagusiena, errotazio handiko bi gune berriak izango dira. Berde koloreko guneak izanik, gehienez 20 minutuko aparkaldia usten du. Horrela, Bixente Kapanaga kalean Farmaziaren parean errotazio handiko zazpi aparkaleku bideratu dira eta Bidebarrieta 1ean, Correosen parean beste sei. Txandakatze handi horri esker, gestio eta erosketa azkarrak zailtasunik gabe egitea ahalbidetu nahi du udalak eta horrela, tokiko merkataritzan erosteko erraztasunak areagotzea.

Bestalde, errotazio urdineko gunea ere 15 plazarekin handitu da, kultur etxetik hurbilen dagoen aparkalekuan. Honek, Ibarretxe Kultur Etxeari zein herriguneari zerbitzua emango dio, bertatik hurbil dagoelako eta bertara iristeko aukera dagoelako. Gainerakoa, orain arteko leku berdinetan mantenduko da, eta gune urdineko aparkalekuak gehienez ere ordu eta erdiko doako iraupena izango du. Beste puntuak, Maspe kalean, Askondon, eta Bidebarrietan (5etik 9ra) daude, 35 plazarekin, eta horiei gehitu behar zaizkie kultur etxeko 15 plazak. Guztira 50 aparkaleku dira.

Udal arduradunek adierazi zutenez, txandakako eta txandakatze handiko gune hauek, berdeak hogei minutu eta urdinak ordubete eta erdi, doakok izango dira. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 13.30era eta 16.30etik 19.30era funtzionatuko du. Larunbatetan, 9.00etatik 13.30era eta jaiegunetan edo abuztuan ez da martxan izango.

Egoiliarrentzako aparkalekua, laranja kolorekoa, Ibarretxe, Bidebarrieta, Maspe eta Zubiaurreko aparkalekuetan mantenduko da, 210 aparkalekurekin. Zona horretan, egoiliarren txartelarekin baimendutako ibilgailuak bakarrik aparkatu ahal izango dira, eta eguneko 24 orduetan egongo da indarrean, urteko egun guztietan (abuztuan izan ezik). Gune horiez gain, aparkaleku libreko guneek jarraituko dute Paduretan (400 plaza) eta Bideondon (150 plaza).

Iurretako aparkalekuari buruzko udal-ordenantzan 2015ean ezarri zen. Iñaki Totorikaguena alkateak adierazi zuenez egindako, "hobekuntzak iurretarren beharrak egokitzeko egin dira, eta helburuak, hiriguneko egoiliarrei lehentasuna ematea, merkatari-tzari eta iraupen gutxiko kudeaketei laguntzea, oinezkoentzako guneak edo egonlekuak egitea, eta ibilgailuen trafikoak hirigunean duen eragina mugatzea dira".

tao aldaketak

Gune berdeak. Errotazio handiko doako bi gune sortu dira Bixente Kapanaga eta Bidebarrieta kalean zehar. Bertan 20 minutuko aparkaldiak egin ahal izango dira erosketa arinak egiteko. Doakoa da.

Gune urdina. Errotazio urdineko gunea 15 plazarekin handitu da, kultur etxetik hurbilen dagoen aparkalekuaren zati bat bideratuz. Ordu bete eta erdiko gehienezko iraupena du eta doakoa izango da.

Ordutegia. Astelehenetik ostiralera, 9.00etatik 13.30era eta 16.30etik 19.30era. Larunbatetan, 9.00etatik 13.30era funtzionatuko du eta arratsaldean, jaiegunetan eta abuztuan ez dago zerbitzurik.