AMOREBIETA-ETXANO. Konfinamendu garaia aspergarria izan daiteke edozein pertsonarentzat, baina bereziki umeentzat. Aisi-aukerak asko murriztu egin dira kalera atera ezinik. Hori ekiditzeko, Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak era guztietako jarduerak antolatu egin ditu ludotekako web orriadean, hala nola umeentzako denborapasak edota eskulanak, besteak beste.

Horrela, Aitor Ormaetxeak eta beste ipuinkontalari batzuek kontatuko dizkieten istorioak etxetik entzun ahal izango dituzte. Gainera, jolasaren bidez, ostadarra nola sortzen den ikasiko dute, etxeko pasilloan laser izpien zirkuito bat zeharkatuko dute edo zapatak lotzen ikasiko dute, beste ekintza batzuen artean.

Ludotekak umeek buruari bueltak emateko proposamenak ere baditu, Amorebieta-Etxanori buruzko denbora-pasekin, herriko hainbat leku ezagutu eta inguruko herrietara hurbilduz. Txikienek beraien adinerako egokiak diren hainbat bertsio dituzte, bokalak eta zenbakiak ikastea helburu dutenak.

ESKULAN LEHIAKETA

Zornotzar gazteek herriarekin zerikusia duten eskulan lehiaketan parte hartu ahal izango dute.

Lehenengoan, epea gaur amaitzen da, Amorebieta-Etxanoko patatarik ospetsuenaren erreplika bat egin behar da. Jasotako proposamen guztien artean, Zornotza Aretoko umeen ikuskizunetarako sarrerak zozketatuko dira. Sarrera hauek antzokiak berriro bere programazioari ekiten dionean erabili ahal izango dira.

Apirilaren 30etik aurrera, neska-mutikoek berriro sarrerak lortzeko aukera izango dute, beste lehiaketa batean parte hartuz. Oraingo honetan Urgozo iturriaren erreplika bat egin beharko da, atera argazki bat, eta bidali helbide honetara: gazteinfo@amorebieta.eus.