BILBO. Ermua Antzokiak lau film berri eskainiko ditu aste honetan. Emanaldiak ostegunean hasiko dira, hilak 16, arratsaldeko 20:30ean, 'Curiosa' filmarekin.

Larunbatean, zine komertzialaren atalean, 19: 30ean, 'Dios mío, ¿pero que te hemos hecho ahora?' tituluko komedia ikusi ahal izango dugu. Frantziako ekoizpena da hau ere, Philippe de Chauveron errealizadorearena, arrakasta baten jarraipena da, 99 minutuz luzatzen dena. Laburpenak jasotzen duenez, Claude eta Marie Verneuil, bolada txarra pasa zuten euren lau alabak atzerritar jatorriko senarrekin ezkontzen zirela onartu artean. Orain, berriz ere krisi bat bizi dute. Rachid, David, Chao eta Charles lau suhiek Frantziatik alde egitea erabaki baitute. Verneuiltarrak jada beren burua alabei jarraiki atzerrian bizitzen ikusten dute... Luzemetrai hau igande gaueko 22:00etan ere ikusi ahal izango dugu, eta astelehenean, 20:30ean.

Asteburuko bigarren proposamen komertziala Bill Condonek zuzendutako 'La Gran mentira' da, Helen Mirren eta Ian McKellen aktore protagonistak dituena. Intriga eta komedia dramatikoko kontakizuna da, Nicholas Searleren eleberrian oinarritua. Sinopsiak kontatzen du Roy Courtnay (McKellen) iruzurgile profesionala dela eta Betty McLeish alargun aberatsa (Helen Mirren) online ezagutu ondoren, oso zortedun sentitzen dela, sinestezineraino. Alargunak bihotza irekitzen dion heinean, Royk bere buruarekin harritu egingo da harenganako sentimenduak dituela ohartzean, bere bizitzako egoerarik konplexuenetako baten aurrean egonik, iruzur erraz eta sinple bat izan beharko lukeena. Filma hau larunbat gaueko 22:00etan eta igande arratseko 19.30etan ere ikusteko aukera izango dute ikusleek.

Azkenik, programazioaren barne, 'Frozen II' animaziozko filma izango dugu ikusgai, 3D formatuan, gaztetxoendako igande arratseko saioan, 17:00etatik aurrera. Adin guztietako publikorentzat egokia den proposamena. Laburpenak galdetzen du ea zergatik jaio zen Elsa botere magikoekin? Erantzunak dei egiten dio, eta bere erreinua mehatxatzen du. Anna, Kristoff, Olaf eta Svenekin batera, bidaia arriskutsu eta ahaztezinari ekingo dio. 'Frozenenn, Elsak bere botereak munduarentzat gehiegi izango ote ziren beldur zen; oraingoan, nahikoa izan daitezela desio du.