BILBO. Ekialdeko Errege Magoak iristear ditugu. Urtero bezala, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan izango ditugu Zentro Erregionalek antolaturiko kabalgatan parte hartzeko. Ekitaldia igande arratsaldean izango da, urtarrilak 5ean, jaiaren bezpera egunean, non Hiru Erregeak eta beraiekin bat datozen gorteko laguntzaileak kalejiran aterako diren herriko kaleetan.

Milaka gozoki banatuko dira ikusleen artean

Hirugarren urtez izarraren eta Magoen karrozen aurretik artzain jantzitako motordun gidariak izango ditugu, 'Te gusta la ruta?' taldeko kideak, hain zuzen ere. Kalejira 18:00etan hasiko da, eta Sallabente auzotik abiatuta, BI-3344 errepidea igaroko dute, trenbide azpiko tunela zeharkatu eta Abeletxe egoitza paretik jarraitzeko. Hortik, Goienkale, Okinzuri, Zubiaurre, VI. Mendeurrena, San Pelaio zeharbidea, Zearkale eta San Pelaio parkean bukatuko du kabalgatak. Ibilbidean zehar gozki ugari banatuko dituzte. Azkenik, 19:15ak inguruan, San Pelaio parkera iritsiko dira Errege Magoak, bertan bildutako haurrekin egon eta hitz egiteko. Aurten Kabalgatak ez du Orbe K. plazan bukatuko, gunea obretan dagoelako. Udaltzaingoak zabaldu eta lagunduko du, kabalgata biltzen diren guztien -partaide nahiz jarraitzaileen- segurtasuna bermatzeko.

Kabalgatak trafikoarengan eragina izango duela aurreikusita dago, batez ere, bi zatitan, lehena BI-3344 errepidean Sallabente ikastetxetik abeletxera iristeko tuneleraino eta, bigarren, hirigune barruko kaleetan zehar. Horregatik, herritarron laguntza eta pazientzia eskatu dute antolatzaileek.

Errege Magoek nagusien Abeletxe egoitza eta Eguneko Zentro bisitatuko dute, arratseko 5etan

Arratsaldeko 17:00etan, kabalgatari hasiera eman aurretik, Ekialdeko Errege Magoek Ermuko Abeletxe Eguneko Zentroko eta Nagusien Egoitzako pertsonak bisitatuko dituzte, alaitasuna eta itxaropena zabaldu asmoz erabiltzaile eta bisitarien artean.

Kabalgata udaltzainek zabalduko dute eta, hauen atzetik, Irulitxa fanfarrea eta ekialdeko izarra joango dira. Kabalgatako segizioaren inguruan zuziak edo lastargiak daramaten 75 boluntario izango dira.