BILBO. Guztira 8 ikuskizunek osatzen dute negu-udaberriko programazioa; musika eskaintzaren artean Dani Fernandezen, La bien querida, Arizona baby eta Joaquin Sabinaren benetako bandaren kontzertuak dira azpimarragarri. Arte eszenikoei dagokienez, aipagarri Ermuan Imanol Ariasek "El coronel no tiene quien le escriba" muntaia ekarriko duela; José Luis Gilek eta Ana Ruizek "Cyrano de Bergerac" eta Galiziako A Panadaria konpainiakoak, "Elisa y Marcela", titulukoa.

Bestalde, haurrentzako ikuskizunak ez dira gutxiago izango eta eskaintza primerakoa da; eta "Goazen 6.0", Pirritx, Porrotx eta Marimototsen "Bizi dantza" ikuskizuna edo Borobil Teatroa konpainiaren "Hansel eta Gretel" ikusteko aukera izango dugu.

Imanol Arias "El coronel no tiene quien le escriba" lanarekin dator, eta José Luis Gil eta Ana Ruiz "Cyrano de Bergerac"-en bertsio batekin.

Programazio anitza da, publiko ezberdinei zuzendutakoa, ikuskizunen erakargarritasun nahiz kalitatea eta jendearen eskaera eta ustezko gustuen arteko oreka lortu nahi duena. Bertan 8 kontzertu eta 10 ikuskizun eszeniko daude. Hizkuntzari dagokionez, 5 ikuskizun euskaraz izango dira, 9 gaztelaniaz eta 4 beste hizkuntza batzuetan edo testurik gabekoak. Artisten jatorriari dagokionez, ikuskizunetako 9 euskal konpainia edo artistak dira; 8 estatuko gainerako jatorriko artistak eta 1 nazioartekoa.

Programazio eszenikoan ikuskizun komiko eta dramatikoen uztartzea dago; programazio musikalean, berriz, estilo ezberdinak jorratzen dira, hala nola pop, soul, rock, blues eta folk estiloak. Atal honetan Joaquin Sabinaren banda azpimarratu behar da, sabina kantariaren tankerako gau bat eskainiko duena, non abeslari eta konpositore andaluziarraren abestiak interpretatuko dituen eta publikoa interakziora eta parte hartzera gonbidatuko duen kanten letrak abestu ditzaten.

Ikuskizun guzti horietarako sarrerak datorren asteazkenean, abenduaren 11n, jarriko dira salgai, goizeko 9etatik aurrera, on-line www.kutxabank.es webgunean edo aurrez aurre Lobiano Kulturgunean (Goienkale 10. Ermua).