BILBO. Ermuako udalak Erdikokaleko eraikin zaharra eraitsiko du. Hiri-antolamenduko Plan Orokorrean aurrekusita zegoen obraren helburua honako hau da: kale hori eta Orbe Kardinalaren plaza lotzea. Ermuako udalarentzat lehentasunezko xedea da zonaldea urbanizatzea eta hiriaren zati hori berreskuratzea. Obrak 244 metro karratuko azalera utziko du.

Lanak abuztuaren 2ko ostiralean hasi baziren ere, Erdikokaleko eraikina mugatu eta hesiz seinalatu ondoren, astelehenera arte ez da Erdikokaleko eraikina botatzen hasi, lur-zatia libre uzteko.

Lanek iragarri baino egun batzuk geroago hasi da, aurretik ondoko eraikinak pitzadurarik ote eta zein egoeratan dagoen jasotzeko txosna egin delako, eta fatxadatik pasatzen zen telekomunikazioetako linea erretiratu behar izan delako. Lanaren esleipendun eta Mallabia herrikoa den Jon Hondalan eta Zulaketak enpresako langileek hasiera eman diote lanari goizean. Obrak 244 metro karratuko azalera utziko du.

Hiri-antolamenduko Plan Orokorra

Lan hau indarrean dugun Udaleko Hiri-antolamenduko Plan Orokorrean (HAPOn) aurreikusi eta jasota dago. Ermuako udalarentzat lehentasunezko xedea da zonaldea urbanizatzea eta hiriaren zati hori berreskuratzea, alde zaharreko hirigunearen bihotzean dagoelako. Hori gauzatzeko eta lurra eskuratzeko udala jabeekin negoziatzen jardun du. Erakundeak urbanizazio proiektua enkargatu zuen, zeina otsailaren 19an egindako Batzorde Informatiboan aurkeztu zen. Zehetasun guztiak aipatu batzordeko agirien artean dituzue, hasierako onespenaren txostena; proiektua eta egindako aurkezpena daudelarik.