BILBO. Ermuako kaleko eta udako zine emanaldian 'El mejor verano de mi vida' komedia ikusgai. Emanaldia gaueko 10etatik aurrera izango da herriko Orbe Kardinalaren plazan ateri badago, eta euria egingo balu, eliz parrokiako arkupeetan. 'El mejor verano de mi vida' komedia ikusteko sarrera doakoa izango da.

'El mejor verano de mi vida' komedia nahiko zoroa da, 2018an estreinatu zena eta 90 minutuko iraupena duena. Dani de la Orden da filmaren zuzendaria. Filma iazko Malagako Zinemaldian saritu zuten, film luzeen sail ofizialean (lehiaketatik kanpo).

Obra honetan arte eszenikoetako aurpegi eta izen ospetsu asko ikusi ahal izango ditugu, interpretaziokoak nahiz telebistakoak. Protagonistetan Leo Harlem umoregilea, Toni Acosta, Maggie Civantos eta Jordi Sanchez ditugu. Horiez gain, partaide dira baita ere Salva Reina, Berto Romero, Arturo Valls edota Silvia Abril, beste hainbaten artean.

Ermuako kaleko eta udako zine programak eskaintza zabala, titulu berriez eta genero desberdinez osaturikoa dauka: thrillerrak, marrazki bizidunak, abenturak, zientzia fikzioa, eta abar? lagun edo familiartean ikusi eta gozatzeko. Filmarik gehienak -6- adin guztientzako aproposak dira, eta beste bi 12 eta 16 urtetik aurrerakoentzat, hurrenez hurren.

Jarraian programazioaren xehetasuna duzue; zein egun eta titulua dagokion zehaztuta: Abuztuak 12: “El mejor verano de mi vida”

Abuztuak 14: “Thi Mai”

Abuztuak 19: “Ocean's 8”

Abuztuak 21: “Harpetarra”

Abuztuak 26: “Los Increíbles 2”

Abuztuak 28: “Jurassic World 2: el reino caído”