FANT Zinemaldi Fantastikoaren edizio berria ostiral honetan hasiko da eta maiatzaren 14ra arte 45 saio eskainiko ditu, "proposamen ezberdin, interesgarri eta beldurgarriz beteak". Bilboko Udalak antolatutako jaialdiak 13 film labur izango ditu, euskal errealizadoreek zuzenduak, eta 'FANT En corto vasco' sailean lehiatuko dira.

Film laburren aldeko apustua izan da beti FANTen bereizgarrietako bat bere lehen edizioetatik, baita tokiko zinemagileen harrobiari emandako babesa ere. Horrela, gaur goizean, 13 titulu hauek aurkeztu dira Azkuna Zentroan egindako prentsaurreko batean. Bertan, honako hauek parte hartu dute: Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Zinegotzia; Justo Ezenarro, FANTeko Zuzendaria; eta aurkeztutako film laburren zuzendari hauek: Jon López Martín; Xabi Vitoria; Lander Castro; Aitor Elorriaga; Kevin Iglesias Rodríguez eta Pedro Rivero; Alaia Sedano Tobar; Xanti Rodríguez; Amaia San Sebastián; Susana Miravalles eta Nitya López.

"Hiriko jaialdi dekano honen ezaugarrietako bat da kanpora begiratzen duela, nazioarteko panoramara, baina etxean dugun talentu izugarria ahaztu gabe. FANTek euskal errealizadoreei emandako babesa etengabea da hasieratik, eta harro gaude izen horietako hamahiru gaur goizean hemen edukitzeaz", azpimarratu du Gonzalo Olabarriak.

Horiek guztiak Film Labur Onenaren Saria (3.000 euro), Euskal Film Labur Onenaren Saria (2.000 euro) eta Publikoaren Saria (3.000 euro) irabazteko hautagaiak dira. Gainera, Euskal Aktoreen Batasunak Ohorezko Saria emango dio film labur hauetan Interpretaziorik Onenari.

"FANT LABURREAN" saioan parte hartuko duten film laburrak FANTen Inaugurazio Galaren ondoren proiektatuko den saio batean ikusi ahal izango dira. Ekitaldia bihar, maiatzak 6, ospatuko da. 19:30ean hasiko da Campos Eliseos Antzokian, joan den urrian Arriaga Antzokian ospatutako Max sarien gala Calixto Bieitorekin batera zuzendu zuen Álex Gerediagak.

Euskal film laburrek jatorrizko bertsioan proiektatuko dituzte euskarazko azpitituluekin eta online eskuragarri egongo dira Filmin plataforma digitaleko FANT atalean.