Bilboko Udalak iragarri du maiatzean itzuliko direla aire zabaleko dantzagarriak. Zehazki, larunbatetan Levante Plazan egingo dira eta igandeetan Casillako Kioskoan, beti bezala, doakoa da. Pandemia hastearekin batera gelditu zen dantza herrikoi hauen ospakizuna, baina orain Udalak berreskuratzea erabaki du.
Dantza saio bakoitza orkestra ezberdin batek girotuko du, baina beti premisa berarekin: dibertsioa sortzea, sedentarismoaren kontra borrokatzea eta zahartze osasungarria sustatzea. Ekimen honen bidez, Bilboko Udalak hiriko adinekoen bizi-kalitatea hobetu gura du, musikaren eta dantzaren bidez bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatuz. Izan ere, dantzaldiak ezinbesteko hitzordu bihurtu dira ehunka lagunentzat. Larunbatetan zein igandeetan 18:00etatik 21:00etara izango da hitzordua.
Lo último |