Bilboko Udalak jakinarazi du TAO zerbitzua aktibatuko duela Abusu, Ibarrekolanda eta San Inazio-Elorrieta auzoetan maiatzaren 2tik aurrera. Ezarpen honetarako, bizilagunek eta elkarteek egindako eskariaz gain, horien beharra berresten duten hainbat estubio egin dira.

Modu berean, maiatzaren 2tik aurrera, TAOaren 8. eremua (Deustu) handituko da: Madariaga etorbidea, Morgan kalea, Etxezuri bidea, Ibarrekolanda kalea eta Madariaga etorbideko kanpoko aparkalekua.

TAO EREMU BERRIAK

Horrela, datorren astelehenetik aurrera, Abusu Bilboko 13. TAO eremua izango da, bi sektorerekin (berdea eta "L" berdea). Txartela eskatzen duten egoiliarrek denbora-mugarik gabe eta tiketa atera gabe aparkatu ahalko dute.

Bisitariek, dagokien tarifa ordainduta, gehienez bost orduz aparkatzeko aukera izango dute sektore berdean. "L" sektore berdean, tarifa bakarra dago, egun erdiz aparkatu ahal izateko (goizez edo arratsaldez). Bi sektoreotan, tiketaren epea amaituta, zona utzi beharko dute, eta ezin izango dira hiru ordu pasa arte itzuli.

Bestalde, Ibarrekolanda Bilboko 14. TAO eremua bihurtuko da egun berean. Bi sektore izango ditu (berdea eta urdina), eta egoiliarrek, txartela eskatuz gero, denbora-mugarik gabe aparkatu ahalko dute sektore berdean, eta 2 orduz dohainik sektore urdinean, tiketa aterata.

Bisitariek, dagokien tarifa ordainduta, gehienez bost orduz aparkatzeko aukera izango dute sektore berdean, eta bi orduz sektore urdinean. Behin denboraldi hori iraganda, eremu horretatik irten beharko dira eta ezin izango dute bertara itzuli harik eta hiru ordu pasa arte.

Azkenik, San Ignazio - Elorrieta 15. TAO eremua izango da, eta bi sektore izango ditu (berdea eta L berdea). Zona horretan bizi diren pertsonek egoiliar txartela eskatu dezakete. Horrela, denbora-mugarik gabe aparkatu ahalko dute bi sektoreotan, tiketik atera gabe.

Bisitariek, dagokien tarifa ordainduta, gehienez bost orduz aparkatzeko aukera izango dute sektore berdean. "L" sektore berdean, tarifa bakarra dago, egun erdiz aparkatu ahal izateko (goizez edo arratsaldez). Bi sektoreotan, tiketaren epea amaituta, zona utzi beharko dute, eta ezin izango dira hiru ordu pasa arte itzuli.

DEUSTUKO 8. EREMUA HANDITZEA

Bestalde, Deustuko 8. TAO eremua sektore berde gisa zabalduko da Madariaga etorbidera (San Felicísimo kaletik Etxezuri bideraino), Morgan kalera (Etxezuri bidetik Ballets Olaeta kaleraino) eta Ibarrekolanda kalera (Ugarteko plazatik Enekuri kaleraino). Gainera, egun beretik aurrera (maiatzak 2), Madariaga etorbideko kanpoko aparkalekua "L" sektore berde berria izango da.

Sektore berri horietan bizi diren pertsonek egoiliar-txartela eskatu dezakete. Horrela, denbora-mugarik gabe aparkatu ahalko dute 8. eremu guztiko sektore berdean eta "L" berdean, eta 2 orduz 8. eremuko sektore urdinean, tiketa atera ondoren.

Bisitarientzat, hiriko gainerako zonetan bezala, aparkatzeko denboraldi luzeena, tarifa egokia ordaindu ondoren, bost ordukoa izango da sektore berdean eta 2 ordukoa urdinean. L sektore berdean, aldiz, egun erdiz (goizez edo arratsaldez) aparkatzeko tarifa bat egongo da. Sektore guztietan, tiketaren epea amaituta, zona utzi beharko da, eta ezin izango da hiru ordu pasa arte itzuli.