Publikoak datorren igandean, abenduak 19, Bilbainaden Gala zuzenean ikusteko aukera izango du. Arriaga Antzokiak hartuko du ekitaldia, eta Radio Nervionek eta TeleBilbaok ere emango dute 11: 30etik aurrera. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dutenez, Gabon egunean emango dute berriro ekitaldia, 22: 00etan.

Galara joateko sarrerak datorren astelehenean, abenduak 13an, jarriko dira salgai, euro 2ko prezio sinbolikoan. Ohikoa denez, antenan eskatu ahal izango dira Radio Nervión irratiko hainbat programatan (94 444 00 55) eta, gainera, 200 sarrera antokiko lehiatilan eta BBKren kutxazainetan erosi ahal izango dira. Biltzen den dirua Ctnnb1 Sindromeak eragindakoen Elkartearentzat izango da.

Publikoak zuzenean ikusi ahal izango ditu abesti irabazleak: "Bilbon", Juan Carlos Arzamendi Fernández eta Aintzane Arzamendi Morenorena, Euskarazko Bilbainadarik Onenaren kategorian; eta "El Kobis Diesinuebe", Guillermo Arteagoitia García eta Alberto Núñez Baracaldorena, Gaztelaniazko Bilbainadarik Onenaren kategorian.

Gainera, aurtengo zortzi accesitak jasoko dituzte abesti hauek: "Bizkaiaren Ama", Jose Mª Larrazabal Alzagarena; "25 años con metro", Roberto Gutiérrez de Rozas-ena; "La que ha liao Marijaia", Miguel Ángel Gómez Urtiagarena; "Cantando por los balcones", Guillermo Garmendia Talledorena; "Porque soy de Bilbao", Agustín Ferrero Fernándezena; "Esencia de txikitero", Juan Carlos Guerrero Tudearena; "Los turistas en Bilbao", Fernando Botanz Parrarena; eta "Confidencias bilbainas", Hugo Robles Pérezena.

Gala honetan emango dira, halaber, edizio honetako ohorezko sari biak, Iratxe Gonzálezi eta Egoitz Astigarragari, euren ibilbideagatik eta bilbainadei emandako laguntza eta bultzadagatik.

Iratxe González Gaupasa taldeko akordeoi-jolea da eta sari hau jasoko du bilbainada talde batean jotzen duen lehen emakumeetako bat delako, honelako taldeak gaur egun gizonek eratzen baitituzte batik bat.

Egoitz Astigarragaren kasuan, umeekin Txiki Bilbainadas proiektuan musu-truk egin duen lanarengatik jasoko du saria.