Zinexit Zinema eta Giza Eskubideen XI. Erakusketak luxuzko kartela aurkeztuko du aurten. Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaritzak antolatzen duen ekimen honetan “Nuestras vidas como refugiados en Europa” labur dokumentala, Goya 2020 saria; “Paris Stalingrad” filmaren estrainaldia; “La leyenda negra”, etab. ikus ahalko dira.

Gainera, azaroaren 26an (ostirala), pantaila handian ikusi ahal izango dugu zinemaren historian gerraren aurka egin den film onenetako bat, Stanley Kubrickek zuzendutakoa 1957an: “Senderos de Gloria”.

Jaialdia azaroaren 22tik 26ra bitartean egingo da Bilboko Golem Alhondiga zinema-aretoetan, 19:30ean, eta sarrera librea izango da, baina emanaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenago jaso beharko da leihatilan.

SOLASALDIAK

ZINEXITek bost eguneko programazioa eskainiko du, eta, beste behin ere, film eta dokumentalen emanaldiekin batera, solasaldi interesgarriak izango dira, Maixabel Lasa, bere izena daraman filmeko benetako protagonista, edota Silvia Venegas zuzendaria, Amnistia Internazionaleko, Euskadiko Errefuxiatuen Laguntzarako Batzordeko (CEAR) eta Itsas Salbamendu Humanitarioko ordezkariekin batera.

Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendaria: ‘Sei film edo dokumental hauen bidez, aurten bakarkako eta taldeko borrokek giza eskubideen defentsan duten zeregina ikuskarazi nahi da. Borroka horiek batzuetan heroikotzat jo litezke, norbanakoa sakrifikatzen baitute ongizate komun eta kolektiboaren mesedetan, sarritan beren bizitzak eta askatasunak arriskuan jarriz’.

EGITARAUA

Inaugurazioa: astelehena 22

2020ko Goya sarietan film labur onenaren saria irabazi zuen ‘Nuestra vida como niños refugiados en Europa’ lanaren proiekzioarekin hasiko da ZINEXIT. Hamabost minututan, Silvia Venegas zuzendariak gerratik ihes egin eta Europan babesa bilatu duten milioi bat adingabe ingururen errealitatera hurbilduko gaitu. ‘Ahulenak dira, eta haiekin izaten dugun jarrerak haien etorkizuna eta gurea markatuko ditu. Gloria Fuertes poetak hauxe idatzi zuen: ‘Aberria ez da ez bandera ez pistola, aberria begiratzen gaituen haurra da’.

Ondoren, ‘Paris Stalingrad’ dokumentala ikusi ahal izango da. Bertan, Hind Meddebek eta Thim Naccachek, burokraziak euren patuak erabaki arte Parisko Stalingrad auzoko kaleetan bizi diren errefuxiatu afrikarren elkarbizitza filmatzen dute. «Poliziak errefuxiatuen kanpamenduetan egiten dituen arakatzeak gero eta ohikoagoak eta bortitzagoak dira. Zer egiten dugu atzerritarren aurkako politikaren lekuko bihurtzen garenean? Froga bat gordetzeko grabatzea erabaki dut, hiriak etorri berriei eragiten diena erakusteko», esan du Thim Naccachek.

Saio bikoitzari amaiera emateko, Silvia Venegas zuzendariak eta CEAR Euskadiko ordezkariek parte hartuko duten solasaldia egingo da.

Asteartea 23 - ‘La leyenda negra’

Bigarren egunean, Patricia Vidal Delgado zuzendariaren lehen film luzea ikusteko aukera emango du ZINEXITek, Sundace zinemaldian estreinatu eta Zinegoak jaialdian Aniztasuna eta Giza Eskubideak saria jaso duen lana. ‘La leyenda negra’ filmeko protagonista Aleteia da, Estatu Batuetan hazitako etorkin salvadortarra, nerabezaroan, migrazioaren krisia guztiaren atzean dagoela, ikaskide berrien aurreiritziei aurre egin behar diena.

Proiekzioaren ondoren, Aimar Rubio Amnistia Internazional Euskadiko aniztasun afektibo-sexualeko taldeko koordinatzaileak solasaldian hartuko du parte.

Asteazkena 24 - ‘The Cave’, Oscar sarietarako izendatua

‘The cave’ filman, Feras Fayyad zuzendaria Siriako Guta hiriak bost urtez jasan zuen setioan murgilduko da. Oscar sarien azken edizioetarako izendapena jaso zuen dokumentalak, emakume pediatra bati eta erizain bati laguntzen die, oinarrizko azpiegitura guztien kolapsoa dela eta, beste mediku eta osasun-langile batzuekin batera, lurpeko babesleku bat ospitale bihurtzea lortzeko bidean. Bertan, kaosari eta baliabide faltari aurre egiteaz gain, matxismoaren aurka borrokatu beharko du. Matxismoak Siriako gizartea menderatzen jarraitzen du, eta batzuetan emakumeen gaitasun profesionalak mespretxatzen ditu.

Ondorengo solasaldian, Izaskun Arriaran erizaina, Itsas Salbamendu Humanitarioa proiektuaren koordinatzailea, egongo da.

Osteguna 25 - ‘Maixabel’

Ostegunean, berariazko epaimahai batek Donostiako Zinemaldiko edozein sailetan mundu mailako estreinaldi moduan aurkeztutako euskal film onenari ematen dion Irizar Saria irabazi duen filma ikusi ahal izango da. Epaimahaiaren hitzetan, Icíar Bollainen lan “soil eta neurritsuak” Maixabel Lasa, Ibon Etxezarreta eta Luis Carrascorengana hurbilduko gaitu. Maixabel, Juan Maria Jauregi Gipuzkoako gobernadore zibil ohiaren alarguna da, eta beste biak, hil zuten etakideak.

Maixabelek gauza guztiz gizatiarra egiten du: 2000. urtean Juan María Jáuregui senarra hil zuten gizonei aurre egiten die, jasandako mina jakinarazteko, beraiek bakarrik erantzun ditzaketen galderen erantzunak eskatzeko, eragindako mina biziki sentitzen dutela esaten entzuteko eta hitz horietan zintzotasuna dagoen baloratzeko. Beste aldetik, bi gizon hauek bidaia luze eta zaila egin dute: atzean utzi dituzte egun batean pistola bat hartzera bultzatu zituzten justifikazioak, bakarrik, aurrez aurre, egin dutenarekin geratzeko. Indarkeriak dituen ondorioak eta bizitzaren kostua aztertzen ditu filmak, batez ere indarkeria jasaten duenarentzat, baina baita indarkeria erabiltzen duenarentzat eta indarkeria bizi duen gizarte osoarentzat ere. Blanca Portillo eta Luis Tosar dira filmeko protagonistak.

Ondorengo eztabaidan, bizitza errealeko filmeko protagonistak, Maixabel Lasak, hartuko du parte.

Amaiera luxuzko klasiko batekin Ostirala 26 - ‘Senderos de gloria’

Edizio honetan, zinemazaleek zinemaren historiako film onenetako bat ikusi ahal izango dute, gerraren aurkako ‘Senderos de gloria’. Stanley Kubrickek 1957an filmatu zuen lana benetako gertaeretan oinarrituta dago. Lehen Mundu Gerran, alemaniarrek hartutako muino baten kontrola berreskuratzeko Frantziako armadaren erasoaldia, agintari arduradunek euren soldaduen ustezko koldarkeriari leporatzen dioten erabateko porrotarekin amaituko da. Horietako hiru, ausaz aukeratuak, gerra kontseilu baten aurrera eramango dira, eta bertan, ekintza suizida antolatu zuten beraiek epaituko dituzte, sarraskian izan zuten erantzukizuna saihesteko.

Zinexit Eskola y BOSA! UME ETA GAZTE IKUS-ENTZULEAK KONTZIENTZIATUZ

Aurten ere, Zinexit esparru ezin hobea bihurtu da haur eta gazteen kontzientziazioari ekiteko, Giza Eskubideen defentsaren garrantziarekin. Horretarako, Zinexit Eskola saila izango du berriz ere bere programan, eta berriro ere, Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Arloarekin batera, IrudiBERRIA elkarteak Aniztasunaren alde eta Diskriminazioaren aurka antolatutako Bosa! Ekimena hartuko du.

Asteartea 23 (10:00 horas) Zinexit Eskola - ‘Terra Willy’

Beste ikasturte batez, ZINEXIT Lehen Hezkuntzako ikasleengana zabalduko da, irakaskuntzan Giza Eskubideak lantzeko. Umeei zuzendutako ‘Terra Willy’’ animaziozko filma euskaraz proiektatuko da. ‘La panda de la selva’ filmaren sortzaileen lanak Willyren abentura kontatzen du. Gurasoekin batera espazioko misio batera bidaiatzen duen umea da. Istripu baten ondorioz, espazio-ontzitik airean irtengo da, planeta ezezagun batera eramango duen larrialdiko kapsula batean.

Asteazkena 24 eta Osteguna 25 BOSA! - ‘Binti, mugarik gabeko youtuberra’

Nerabeei Asilo Eskubidearen berri emango dien ikus-entzunezko lan bat, eskubide hori urratzeak beren adineko mutilen bizitzan zer dakarren jabetzen lagunduko diena. Ikus-entzunezko aukeraketa hori material didaktikoek osatzen dute, hainbat motatako jardueren bidez, hala nola eztabaidak, bizipenezko jarduerak, informaziozkoak eta sortzaileak. Binti 12 urteko neska kongoarra da, eta Belgikan bizi da, aitarekin batera. Bere herrialdetik alde egin behar duten pertsonen errealitatea erakutsiko die eskolako umeei.