Gaur goizean, azaroak 16, Bizkaiko Elikagaien Bilketa Handiaren edizio berria egingo da, Gabonei begira. Bilketa datorren ostiralean hasiko da, azaroak 19, eta hilaren 25ra arte egongo da zabalik.

Hala adierazi dute gaur goizean prentsaurrekoan Miguel Ángel Fernandinok, Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidenteak, eta Iñigo Zubizarretak, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako Saileko zinegotzi ondokoak, herritar guztiak gonbidatuz ekimen solidario honekin bat egitera.

Elikagaien Bankuak adierazi du ezen iaz, 2020an, pandemiarengatik, kanpaina ezin izan zela egin elikagaiak eurak bilduz, baizik eta dohaintza bidez, hau da, elikagai-bonuen bidez eta kontu korrontean diru-ekarpenak eginez.

Hala, bada, 950.000 euro bildu ziren elikagai-bonutan, eta 250.000 euro banku-transferentzien bidez.

Era berean, adierazi dute ezen, segurtasuna dela-eta, aurten, dohaintzak baliatuko direla berriro, eta bilketa ez dela egingo elikagaiak eurak supermerkatuetan bilduz.

Gainera, nahasbiderik izan ez dadin, Elikagaien Bankuak zehaztu du ezen elikagai-bonuen bidezko bilketa elikagaigintzako katean gordailutuko dela, laguntzen duten elikadura-enpresetan, eta ez direla aterako handik; Bizkaian egoera ahulenean diren familientzat eta pertsonentzat janaria eskuratzeko baizik ez da baliatuko. Elikagai-bonua erostean, saltokiak ematen duen tiketean geratuko da adierazita diru-zenbatekoa.

Hala ere, azaroaren 19an eta 20an, boluntarioak egongo dira supermerkatuetan, herritarrei informazioa emanez eta motibatuz, Bizkaian beharrean bizi diren pertsonen aldeko kanpaina solidario horretan lagun dezaten, zeina 1995etik egiten baita. Aurkezpenean, bilbotarrak animatu dituzte ekimen honetan parte har dezaten boluntario eta dohaintza egile gisa.