Aurten Bilboko Udalak 31 programa ikasleentzat eskainiko dituzte kultur jarduera, balioetako hezkuntza eta beste gai batzuei buruz. Udalak jakinarazi duenez, aukera guztiak katalogo batean sartu ditu, bere web orrian aurkitu daitekeena.

Ikastaro horien bidez lantzen dira, besteak beste, balioetan heztea, euskararen erabilera sustatzea eta bestelako gaiak, berdintasuna, ingurumena, familia, osasuna eta segurtasuna kasu.

Katalogoaren xedea da ikastetxeei laguntzea argi, azkar eta erraz ezagut ditzaten Udalak sustatutako proposamenak. Katalogo honetan, Udalak hezkuntzaren arloan antolatzen dituen programa eta jarduera guztiak biltzen dira, agiri bakarrean. Ikastetxe publikoetako nahiz itunduetako haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako, bigarren hezkuntzako, batxilerreko, prestakuntza zikloetako eta hezkuntza bereziko ikasleentzat dira jarduerok.

Ikasturte honetarako, 31 proposamen jaso dira, kultur jarduera, balioetako hezkuntza eta beste arlo batzuetako jarduera anitzekin, eta ikastetxeek, haien bidez, aukera izango dute hezkuntza-eskaintza osagarria eta ikasleen beharrizanei egokitua prestatzeko beren irakaskuntza planean.

Besteak beste, tailerrak, lehiaketak, aire zabaleko jarduerak, kontzertuak, antzerkia eta uriko bisita gidatuak daude. Programa gehienak ikastetxeetan eta eskola-ordutegien barruan gauzatzeko dira, kanpaina puntualak eta bisita gidatuak izan ezik. Ikasleentzat ez ezik, familientzat eta irakasleentzat ere badira horietako asko. Jarduera horien bidez, garrantzia handiko gaiak lantzen dira, hala nola euskararen erabilera sustatzea, berdintasuna, ingurumena, lankidetza, osasuna eta segurtasuna, betiere gazteek balio horien eremuan jasotzen duten formazioa eta sentsibilizazioa hobetzearren.