Pilar Sánchez Vicentek bere eleberri berria aurkeztuko du datorren asteartean. Zehazki, “La hija de las mareas” aurkeztuta izango da 19:00etatik aurrera Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, idazleak elkarrizketa izango du Blanca Rosa Roca Roca Argitaletxeko zuzendariarekin eta César Coca kazetariarekin.

“La hija de las mareas” eleberrian, idazleak irakurleak 1820. urtean kokatzen ditu. Gloria Carbayo La Encantadora eta Gaspar Melchor de Jovellanos Jovinoren alaba den Andrea Carbayo de Jovellanosek, La Gabacha, bere memoriak idazten ditu, Valdés inkisidorearen intransigentziak jazarrita dagoen tokira eraman zuten abentura eta zorigaitzen berri emateko. Bere haurtzaroa ere aztertzen du, eta irakurtzen duenari Oxfordera bidaiarazten dio, non, gizonez mozorrotuta, gaur egungo Medikuntzarentzar garrantzitsuak diren aurkikuntzen aurkezpenera joango baita.

Parisen gertutik biziko du Iraultza Olympe de Gouges-ekin, emakumeen eskubideen aldeko borroka eta imprentan egiten duen lanean murgilduz. Ofizio hau, imprimagina, bueltatzean ere Gijonen egongo du. Orduan ezagutuko du bere aita eta biek hareatzatik egindako ibilaldiak gozatuko dituzte. Neska behartsuentzako eskola bateko zuzendaria izango da eta egunkari bat sortuko du, Independentzia Gerran paper garrantzitsua izango duena. Gatazka beliko honek eskualdea sustsituko du, agertoki danteskoa bihurtuz, eta Jovellanos heriotzara eramango du, Valdések bere mendekua amaitzeko erraztuz.

Pilar Sánchez Vicente dokumentalista eta idazlea da. Geografian eta Historian Lizentziata, Asturiasko Printzerriko Gobernuko Argitalpen, Administrazio Artxibo eta Dokumentazio Zerbitzuko buru gisa egiten du lan. APEI Informazio Espezialisten Elkarte Profesionaleko presidentea da. TVE-Asturiasen eta TVEren Nazioarteko Kanalean hainabt saioren gidoilari eta aurkezle izan zen. Bere lanen artean honako hauek nabarmentzen dira: “Breve historia de Asturias”, “Comadres”, “Gontrodo la hija de la luna” eta “La Diosa contra Roma”.